Baionako Maiatz Aldizkaria eta Zizpa Gaztetxea eta Iruñeko Zaldiko Maldiko eta Karrikiri elkarteek antolatutako bi hiriburuen arteko kultur zikloa da Maiatzaldia.
Iruñea eta Baiona hirien arteko kultura harremanak sendotzeko asmoz, maiatzaren 7tik 30era bitartean egingo da Maitzaldia aurten.
Maiatz Literatur aldizkaria Baionan argitaratzen da. Bere kolaboratzaile gehienak zonalde hartakoak izanda ere, euskaraz idazten duten Iruñerriko hainbat idazlek parte hartzen dute. Baiona eta Iruñea artean dagoen erlazio sakon hori dela eta, aldizkariak urtero literatur jardunaldi bat antolatzen du, bi hiri senidetuen arteko erlazio kulturalak sendotzeko.
Maiatzaren 16an, Euskoa, euskal monetaren inguruko solasaldia egingo da Iruñean eta 21ean, Oraiko literaturaren bizipenak eta bizipozak saioa izango da Baionan. Saiobera Iruñean errepikatuko da maiatzaren 30ean. Eta maiatzaren 22an, berriz, literatur solasaldiak izango dira Baionan.