Emanaldiak Eñaut Elorrietaren ibilbide osoa hartzen du ardatz. Proiektua soka laukotea, ahotsa eta gitarra uztartzen dituen formatu batean aurkezten da, moldaketa zaindu eta sotilekin. Moldaketa lanak goi mailako musikarien esku egon dira: Fernando Velazquez, Juan Carlos Perez, Carlos Montfort, Xabier Zeberio eta Angel Unzueta.
Eñaut Elorrieta musikaria eta Alos Quartet elkartzen dituen Ahots Kordak proiektuak geldialdi berezia egingo du martxoaren 11n, Loraldia Festibalean. Euskal Herrian barrena eskaini duten biraren baitan, Bilbon emango duten kontzertua Bizkaian eskainiko duten azkena izango da, biraren azken txanpan kokatuta. Loraldian, beraz, heldutasun artistikora iritsitako proposamen baten zuzeneko berezia entzuteko aukera izango da.
Emanaldiak Elorrietaren ibilbide osoa hartzen du ardatz: Ken Zazpiren hastapenetatik bakarkako azken lanetaraino. Aldi berean, Alos Quarteten sormen unibertsoa ere presente dago, bien hizkera musikalak modu naturalean uztartuz.
Formatu berezia eta moldaketa garaikideak
Proiektua soka laukotea, ahotsa eta gitarra uztartzen dituen formatu batean aurkezten da, moldaketa zaindu eta sotilekin. Moldaketa lanak goi mailako musikarien esku egon dira: Fernando Velazquez, Juan Carlos Perez, Carlos Montfort, Xabier Zeberio eta Angel Unzueta. Haien ekarpenek soinu-bilaketa aberatsa eta garaikidea ekarri dute, pieza bakoitzari nortasun propioa emanez.
Emanaldia, hilaren 11n izango da, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Filarmonika elkartean.