(argazkia: EHU)

Aiora Sampredok Harkaitz Canok gaur egungo euskal literatura sisteman egin duen ibilbidea ulertzeko gakoak bildu ditu liburu batean

Bi atal nagusitan egituratu da liburua: Lehenean, euskal sistema literarioa zein ikuspegitatik aztertuko den azaldu eta sistemaz egindako neurketa kuantitatiboa azaleratu dira eta euskal literatura sistema eta haren egiturak aztertzen, dira haren funtzionamendua ulertzeko. Bigarrenean, berriz, Harkaitz Canoren azterketari ekin dio EHUko irakasleak.

Aiora Sampedro Alegria Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren arloko irakasleak (Beasain, 1993) Harkaitz Cano eta gaur egungo euskal literatura sistema liburua kaleratu du. “Euskal literatura sistema ahula dela esan ohi da, baina azken urteetan inguruan dituen eta hizkuntza handiek baliatzen dituzten sistemek izandako garapenaren antzeko eboluzioa lortu du literatura-testuen moldeen, gaien edo generoen alderdian. Eta ez da ohikoa izan euskal letren historian”, azaldu du egileak. Horren zergatiak aztertu ditu aurkeztu berri duen lanean.

Bi atal nagusitan egituratu da liburua: Lehenean, euskal sistema literarioa zein ikuspegitatik aztertuko den azaldu eta sistemaz egindako neurketa kuantitatiboa azaleratu dira eta euskal sistema literarioa eta haren egiturak aztertzen dira haren funtzionamendua ulertzeko. Hori justifikatzeko, ideia nagusi bat nabarmendu du egileak lanean: “euskal literatura sistemaren funtzionamenduan egileek eta kritikak beste eragiten dutela kontsumitzaileen iritziek, editorialetako politikek edo irakurle elkarteek, besteak beste”.

Aurrekoarekin lotuta, sistema literario luzean ibilbide oparoa lortu duen idazlea aztertzearen interesagatik, Harkaitz Canoren azterketari ekin dio EHUko irakasleak bigarren atalean, Canoren literaturaren merkaturatze bideei eta irakurleekin duen harremanari erreparatuz eta sistemako gainerako egileen adibide gisa ulertuz.

“Euskal sistemako sariketen eta euskal kritikaren arreta garrantzitsua izan da ekoizleen ibilbidea bideratzeko. Harkaitz Canoren ereduarekin frogatu denez. Bigarrenik, aurreko errekonozimenduak jaso ondoren, prentsa hispanikoaren arreta bereganatzea erraztu egiten da, baita argitaletxe hispanikoen (komunikazio taldeak) nahiz horietatik eratortzen diren beste sistemetako ekoizleen arteko giza harremanak mantentzea ere. Horretarako, idazle-ekitaldiak edo literatura azokak baliagarriak izaten dira”, azaldu du Sampedrok.

Eranskinen atalean, etorkizunera begira literatura merkantilizazioaren azterketari ekiteko bideak ireki nahi izan ditu egileak. Horretarako, euskal argitaletxeko ordezkariak elkarrizketatu ditu, haien merkatu eta ekoizpen estrategiak nahiz erronka posibleak irudikatzeko. Liburuaren ekarpenik interesgarriena osatzen duen atala da hau. Parte hartu dute Txalaparta, Pamiela, Elkar, Igela eta Susa argitaletxeek.

Zabaldu: