13. Huhezineman film laburrak aurkezteko epea zabalik da

Antolatzaileek bestalde, edizio honetarako kartela aukeratzeko lehiaketa zabalik ere badagoela iragarri dute. Artista gazteei aukera eskaintzeko eta jaialdiari oihartzuna emateko helburuz antolatu dute honakoa. Proposamenak abenduaren 29ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Horror story lelopean, 2020ko martxoaren 25etik 27ra egingo da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 13. edizioa, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. “Film laburren jaialdi batek ezinbestean behar ditu film laburrak” diote antolatzaileek, eta beraz, ireki dute jaialdiko sailetara lanak aurkezteko epea. Hala, sortzaileek beraien lanak bidali ahal izango dituzte sail hauetara: Ofiziala, MUko ikasleena, Kutixi…

Euskal Herrian jaio diren edo bertan bizi diren sortzaileek hartu ahal izango dute parte Huhezineman, eta genero guztietako filmak onartuko dituztela argitu dute antolatzaileek: Fikzioa, dokumentala, animazioa, lan esperimentalak eta abar, baina denak 25 minutukoak izango dira gehienez.

Filmak jasotzeko epea: 2020ko otsailaren 2an amaituko da. Ondoren, batzorde batek aukeratuko ditu Sail Ofizialean parte hartuko duten lanak, eta, beraz, sarietarako hautagai izango direnak.

Mondragun Unibertsitateko ikasleentzako sailean, berriz, gehienez 20 minutuko filmak aurkeztu beharko dituzte.

Huhezinemako antolatzaileek bestalde, edizio honetarako kartela aukeratzeko lehiaketa zabalik ere badagoela iragarri dute. Artista gazteei aukera eskaintzeko eta jaialdiari oihartzuna emateko helburuz antolatu dute honakoa. Proposamenak abenduaren 29ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Huhezinema 2020 oinarriak hemen.

You may also like

Izarok Lara Izagirreren ‘Nora’ filmerako sortu duen kanta aurkeztu du
Posted on 2021-07-07 by KulturSharea
Lara Izagirrek zuzendutako filma irailaren 3an helduko da zinema aretoetara.
Mikel Taberna idazleak ‘Arkanbele kantak’ poema liburua plazaratu du
Posted on 2021-03-31 by KulturSharea
Mikel Taberna idazle lesakarrak ‘Arkanbele kantak’ poema liburua [...]
‘Klik!’ web-seriea estreinatuko dute martxoaren 16an
Posted on 2021-03-12 by KulturSharea
Umorea eta pop kulturako elementuak erabiliz, alternatiba [...]
‘Zergaitik da zuzeneko kultura ordezkaezina?’ mahaingurua
Posted on 2020-12-06 by KulturSharea
Pandemia garaiko arriskuak eta erronkak Parte hartzaileak: Miriam [...]
1235

Page 1 of 5

Zabaldu: