Aguxtin Alkhatek ‘Hutsaren hatsa’ disko berriaren aurrerapen kantua aurkeztu du

Posted on 2020-05-22 by KulturSharea

Aguxtin Alkhat musikariak Hutsaren hatsa izeneko diskoa kaleratuko du datorren astean. Aurretik, baina,  Erre hitza aurrerapen kantuaren bideoklipa aurkeztu du. Kantariaren lan berri hau minaren ondorengo biziberritze bat da, zauriak erabat sendaturik indartsu iristen den ahots bat. Orbanik gabe, bizitakoaren oroitzapenetatik ikasiz eta aurrera begira sortu du Armendaritzeko musikariak bere bakarkako hirugarren diskoa eta ber gauza egitea proposatzen dio bere inguru hurbilari, bere komunitateari, bere herriari, munduari. “Ilunaren beltzenetik ikus daitekeen argiari heltzeko tenorea da”.

Alkhatek Julien Labat (gitarra), Xan Bidegain (baxua) eta Pierre Sangla (bateria) musikariekin batera grabatu ditu diskoa osatzen duten zortzi kantuak. Kamila Zubeldia eta Kiki Graciet berriz, ahots eta ahosoinuan izan ditu lagun. Diskoa argitaratzeko Hutsaren hatsa zigilua sortu du musikariak.

 

You may also like

Doinuele euskara hutsezko plazen sareak aurtengo azoka eta plazen egutegia aurkeztu du
Posted on 2024-01-10 by KulturSharea
Itzaletik ikusgarritasunera ekarri nahi dituzte plazak, urtean zehar [...]
‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen liburua kaleratu du Nerea Loiolak
Posted on 2023-12-14 by KulturSharea
Azken denbora Eskapu bildumaren bigarren liburua da. Idazleak urtero [...]
Geuretik Sortuak egitasmoarekin sortutako ‘Hona bostekoa!’ komiki bilduma kalean da
Posted on 2023-12-14 by KulturSharea
Iñaki Martiarena, Unai Gaztelumendi, Eñaut Aiartzaguena, Aritz Ibarra [...]

Page 6 of 59

Zabaldu: