‘Amorante Frantsesa’, poema bidez idatzitako eleberria kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak

Liburu berri hau pertsonaia arrunt baten epopeia xumea da, thriller ukituekin.

Poesiaren baliabideak erabiliz idatzitako narrazioa kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak Amorante Frantsesa izenburupean. Susa argitaletxearen eskutik aurkeztu du liburua gaur, Donostian.

Meabek azaldu duenez, Agurtzane da eleberri honetako protagonista nagusia. 60 urteko emakumea atezaina da Bilboko auzo bateko DBHko institutu batean, eta bakarrik bizi da, egunero etxerakoan bizkar gainera igotzen zaizkion itzalez inguratuta, basoan.

Agurtzanek bi egiteko nagusi ditu: osasun mental arazoak dituen ahizpaz arduratu eta berriz loratzeko sentitzen duen irrika asetu. Irati Beraza ikaslearen gorpua Artxandan agertu izanak, ordea, detektibe amateur bilakatuko du. Lagunak, txakur adoptatu bat, urtegia, iraganeko absentziak eta maitale berri bat gurutzatuko dira bere bizimoduan. Ezustekoz betetako bakardadea, basoko argi eta soinuekin nahastean.

Liburu berri hau pertsonaia arrunt baten epopeia xumea da, thriller ukituekin. Egileak aitortu duenez, “liburua idaztea dibertimendu serio bat izan da”.

Liburuaren egiturari dagokionez, “poemek egiten dute atalen funtzioa, beste batzuetan poemak trantsizio hutsak dira, baina denek daukate beren garrantzia, denak direlako narrazioaren kate-begia”, zehaztu du idazle lekeitiarrak. “Musikalitateak garrantzi handia du, hoskidetasunak ere bai, erritmoak…”. Meaberen ustez, testu hauek ahoz irakurriz gero, segituan harrapatuko genituzke enumerazioak, zangalatrauak, trinomioak edo bestelako tresnak.

You may also like

Mairu Antzerki Tailerrak otsailaren 27an estreinatuko du ‘Iluntzen’ antzezlana
Posted on 2021-02-10 by KulturSharea
Lesakako Harriondoa Kultur Etxean izango da estreinaldia, arratsaldeko [...]
Fito Rodriguezen ‘Hain zara eder’ emanaldia, Joe Cocker abeslariaren omenez
Posted on 2021-02-04 by KulturSharea
Iazko irailaren 7an Fito Rodriguezek Hain zara eder izeneko emanaldia [...]
Merina Gris taldeak ‘Saiatzen naiz’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-01-29 by KulturSharea
Ed Is Dead produktore ospetsuak ekoitzi du lan berria eta Izaro [...]
Grises taldeak ‘Galdu arte’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2021-01-27 by KulturSharea
Joan den urrian Azpeitian eskainitako kontzertuko irudiekin osatu du [...]
Ilargi abeslariak ‘Betirarte’ diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du
Posted on 2021-01-26 by KulturSharea
Ilargi abeslari gazteak Betirarte bere lehen diskoa izango den lehen [...]
Potx eta Lotx pailazoek ‘Txunpa Txun’ abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Posted on 2021-01-05 by KulturSharea
Urte berriarekin batera Potx eta Lotx pailazoek Txunpa Txun izeneko [...]

Page 28 of 59

Zabaldu: