‘Amorante Frantsesa’, poema bidez idatzitako eleberria kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak

Liburu berri hau pertsonaia arrunt baten epopeia xumea da, thriller ukituekin.

Poesiaren baliabideak erabiliz idatzitako narrazioa kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak Amorante Frantsesa izenburupean. Susa argitaletxearen eskutik aurkeztu du liburua gaur, Donostian.

Meabek azaldu duenez, Agurtzane da eleberri honetako protagonista nagusia. 60 urteko emakumea atezaina da Bilboko auzo bateko DBHko institutu batean, eta bakarrik bizi da, egunero etxerakoan bizkar gainera igotzen zaizkion itzalez inguratuta, basoan.

Agurtzanek bi egiteko nagusi ditu: osasun mental arazoak dituen ahizpaz arduratu eta berriz loratzeko sentitzen duen irrika asetu. Irati Beraza ikaslearen gorpua Artxandan agertu izanak, ordea, detektibe amateur bilakatuko du. Lagunak, txakur adoptatu bat, urtegia, iraganeko absentziak eta maitale berri bat gurutzatuko dira bere bizimoduan. Ezustekoz betetako bakardadea, basoko argi eta soinuekin nahastean.

Liburu berri hau pertsonaia arrunt baten epopeia xumea da, thriller ukituekin. Egileak aitortu duenez, “liburua idaztea dibertimendu serio bat izan da”.

Liburuaren egiturari dagokionez, “poemek egiten dute atalen funtzioa, beste batzuetan poemak trantsizio hutsak dira, baina denek daukate beren garrantzia, denak direlako narrazioaren kate-begia”, zehaztu du idazle lekeitiarrak. “Musikalitateak garrantzi handia du, hoskidetasunak ere bai, erritmoak…”. Meaberen ustez, testu hauek ahoz irakurriz gero, segituan harrapatuko genituzke enumerazioak, zangalatrauak, trinomioak edo bestelako tresnak.

You may also like

Koban taldeak ‘Anestesia digitala’ izeneko kantua aurkeztu du
Posted on 2020-03-17 by KulturSharea
Larraitz Zuazok zuzendutako bideo honekin, taldeak elektroswinga alde [...]
Izarok ‘Libre’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-28 by KulturSharea
Izaro Andresek (Mallabia, 1993) Limones de invierno hirugarren diskoa [...]
Saia Goait taldeak ‘Sushi’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-27 by KulturSharea
Iazko irailean taldearen izen bera daraman diskoa kaleratu zuten. Sei [...]

Page 40 of 61

Zabaldu: