Ane Aierbek eta Uxue Urdangarinek Gure Zirkua ardatz duen denbora-pasa koadernoa aurkeztu dute

Posted on 2025-06-13 by KulturSharea

Zortzi urtetik gorako haurrei zuzenduta. Koadernoak denbora pasez gain, marrazkiak, jolasak, asmakizunak eskulanak eta beste hainbat jarduera biltzen ditu.

Ane Aierbe (Hernani, 1991) eta Uxue Urdangarin (Urnieta, 1993) irakasleek Gure Zirkua eta bertako langile eta artistak protagonista dituen denbora-pasa koadernoa aurkeztu dute. Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen eskutik argitaratu dute liburuxka eta denbora pasez gain, marrazkiak, jolasak, asmakizunak eskulanak eta beste hainbat jarduera biltzen ditu, denak ere Gure Zirkuaren bueltan, eta euskaraz.

Argitalpena zortzi urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta Euskal Herrian sorturiko zirku ibiltari euskalduna da koadernoaren ardatza. “Haurrek Gure Zirkuaren familia osatzen duten kideak ezagutuko dituzte eta lantoki duten zirkuaren ezkutuko txoko guztiak arakatu eta deskubrituko dituzte”, azaldu dute.

Aierbe Hernaniko Urumea ikastolan LHko 1. mailako tutorea da eta Urdangarin Hernaniko Langile ikastolako irakaslea da, LHko lehen zikloan. Ikasleentzako materiala sortzen ari zirela otu zitzaien koaderno hau osatzea, duela urte eta erdi inguru, ETBn Gure Zirkua heldu da saioa ematen ari zirela. “Sare sozialen bidez Gure Zirkuko lagunei eskuartean genuena erakutsi eta asko gustatu zitzaien; haiek hauspotuta egin genuen aurrera”, azaldu du Urdangarinek.

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeko editoreen laguntzarekin lana biribildu eta Gorka Aranbururen marrazkiekin argitaratu berri da Gure Zirkua koadernoa.

Euskal Herriko liburu-denda eta ohiko salmenta puntuetan eskuratu daiteke Gure Zirkua jolas eta denbora-pasa koadernoa. “Koaderno honetan bidaia magiko batean abiatuko zara,  herriz herri, zirkuko artisten bila. Bidean, artistak ezagutuko dituzu, eta hainbat akrobazia egingo duzu: denbora-pasak,  zenbaki- eta letra-jolasak, asmakizunak, marrazkiak, eskulanak…”.

You may also like

Ane Labaka idazle eta bertsolariak ‘Barraskiloek baino bat gehiago’ eleberria kaleratu du
Posted on 2023-10-06 by KulturSharea
Nobela honetako protagonista Sara da, hamar urteko neskato bat. Bere [...]
Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Belarriko Kilkerrak’ liburuan
Posted on 2023-10-05 by KulturSharea
Liburuan hiru zutabe nagusi dira: ahozkotasuna, transmisioa eta [...]
Dani Martirena da ‘Kultur Zarea’ bideo bildumaren protagonista berria
Posted on 2023-10-02 by KulturSharea
Dani Martirena Indart eta Ana Ibañez Elosua legasarrek haurrendako lau [...]
Baztandarren Biltzarra Elizondora bueltatu zen atzo bere 60. urteurrena merezi zuen bezala ospatzeko
Posted on 2023-07-17 by KulturSharea
Gartzaingo orgak eskuratu zuen Baztandarren Biltzarrako orgen [...]

Page 10 of 60

Zabaldu: