Arantzazuri buruzko dokumentala estreinatuko dute gaur, Hernanin

Posted on 2019-09-26 by KulturSharea

 

Nabarralde Fundazioak ondu du Arantzazu, harriz herri dokumentala eta Arantzazu erreferentziazko leku bilakatu zeneko garaira bidaiatzen du: artea eta euskara, kultura oro har, euskaldunen babesleku bilakatu zireneko garaira, hain zuzen ere.

Orioko eskultoreak 1969ko ekainetik urrira bitartean, kokatu zituen bere lekuan santutegiaren fatxadarako diseinatu zituen hamalau apostoluak. Hauek hamalau urtez bukatu gabe eta bide ertzean botata egon ziren, 1954an Donostiako gotzain Jaime Font Andreuk Oteiza egiten ari zen lana geldiaraztea agindu baitzuen.

Eskultorearentzat bizitzako proiekturik garrantzitsuena izan zen Arantzazukoa eta ezinbesteko erreferentzia da herrialdearen eta bertako kulturaren historian.

XX. mendean arte erlijiosoak izandako berrikuntzaren ikur bilakatu da basilika azken urte hauetan. Izan ere, artista garaikide talde handia bildu zuen, proiektu komuna gauzatzeko ahaleginean.

Arantzazu, harriz herri gaur estreinatuko dute Hernaniko Orona Ideoko areto nagusian, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Dokumentala Donostiako Okendo aretoan ere ikusi ahal izango da urriaren 2an eta 6an Durangon.

 

You may also like

‘Lera’ izeneko singlea kaleratu du Kokein taldeak
Posted on 2019-12-13 by KulturSharea
Kokein taldeak 20 urte bete ditu aurten, eszenatokietan, eta [...]
Iñaki Sanz-Azkue idazleak eta Ainara Azpiazu ilustratzaileak ‘Basoko Begiak’ izeneko album ilustratua aurkeztu dute
Posted on 2019-12-12 by KulturSharea
Euskal mitologia ardatz, Iñaki Sanz-Azkue idazleak eta Ainara Azpiazu [...]
13. Huhezineman film laburrak aurkezteko epea zabalik da
Posted on 2019-12-10 by KulturSharea
Antolatzaileek bestalde, edizio honetarako kartela aukeratzeko [...]

Page 42 of 61

Zabaldu: