‘Artxiboak, beharrezko erregistroak’ erakusketa paratu dute Bilbon

Posted on 2020-01-23 by KulturSharea

‘Artxiboak, beharrezko erregistroak’ erakusketa Bizkaia aretoan egongo da ikusgai otsailaren 21era arte.

Erakusketa honetan, hainbat emakume artistaren lanak daude ikusgai eta guztiek egiten dute hausnarketa inguruan dugunari buruz, askotariko esparruetatik eta beti ere begirada feminista batetik: ekologia, arkitektura, memoria, egunerokotasunaren aldarrikapena, emakumeek landa-eremuan pairatzen duten ikusezintasuna… Antolatzaileen arabera, asmoa ez da artisten lanak linealki, kronologikoki erakustea, baizik eta proiektu artistikoak denbora neurtzeko beste modu eta harreman batzuen arabera antolatu.

Hauek dira parte hartu duten artistak: Ajuar, Garazi Ansa, Cristina Arrazola-Oñate, Rosalia Banet, Angela Bonadies, Caterina Borelli, Lara Dopazo, Juana García Pozuelo, Leire Goikoetxea, Miriam Isasi, Mercedes Jaen, Ana Penyas, Saray Perez eta Maria Ptqk.

‘Artxiboak, beharrezko erregistroak’ erakusketa Bizkaia aretoan egongo da ikusgai otsailaren 21era arte.

You may also like

‘Artea Oinez’ erakusketa artistikoa ikusgai da Iruñeko Kondestablearen jauregian maiatzaren 24ra arte
Posted on 2026-05-04 by KulturSharea
Jose Luis Zumeta, Oaia Perurena edota Begoña Zuberoren obrak ikus [...]
Aurora Bengoetxearen obrekin osatutako erakusketa, Ingurumen Baliabideen Etxean
Posted on 2026-04-09 by KulturSharea
Donostiako Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeak Elkarrizketa [...]
‘Irulegitik Pompelora. Hiri baten jatorriak’ erakusketa Iruñean
Posted on 2026-02-02 by KulturSharea
Iruñeko Civivox Pompelok ‘Irulegitik Pompelora. Hiri baten jatorriak’ [...]
Haziak hegan dabiltza Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean
Posted on 2024-07-23 by KulturSharea
Hazi ñimiñoetatik hasi eta forma landuagoetaraino, artelan bakoitzak [...]

Page 1 of 4

Zabaldu: