Atef Abu Saif palestinarrak idatzitako infernu baten kronika

Posted on 2024-10-09 by KulturSharea

Irene Arrarats eta Maialen Catalan itzultzaileek Atef Abu Saif palestinarraren ‘Gazako egunerokoa’ euskarara ekarri dute Berria, Elkar eta Jakinen eskutik.

Aleka bildumaren barruan ikusi du argia Gazako egunerokoa liburuak eta gaur aurkeztu dute Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egin duten prentsaurrekoan.

Egilea Gazan jaio zen, baina 2019an, Palestinako Aginte Nazionalak Kultura ministro izendatu zuenean, Zisjordaniara joan zen bizitzen. 2023ko urriaren 7an, baina, atzera berriz Gazan zegoen. Bere karguarekin lotutako hainbat konpromiso zituen, eta pentsatu zuen konpromiso haiek eta senideak bisitatzea uztargarriak izan zitezkeela. Horregatik berekin eraman zuen Yasser, hamabost urteko semea. Egun hartan, infernuko ateak parez pare ireki ziren Gazan. Israelgo armadaren inbasioaren lehenengo momentutik kale gorrian, aita-semeek hara eta hona ibili behar izan zuten iheska, gainerako gazatarrek bezala, aterpe bila baino gehiago –Gazan aterperik ez dago-eta– herioari izkin egiten. Horrela, 85 egun, harik eta handik nola edo hala atera ahal izan zuten arte.

Egun haietan, ikusitakoari eta oroz gain bizitakoari buruzko kronikak idatzi eta Gazatik mundura bidali zituen Abu Saifek, ahal bezala, adibidez, sakelakoaren mezu laburren bitartez. Gertatuaren lekukotasun aparta ematen duten kronika horiek, bilduta, Gazako egunerokoa osatzen dute. Gazakoa sarraski telebisatua da, bai, baina lan honek berriz ere agerian uzten du ez dela guztiz egia irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio duenik.

You may also like

‘Klik!’ web-seriea estreinatuko dute martxoaren 16an
Posted on 2021-03-12 by KulturSharea
Umorea eta pop kulturako elementuak erabiliz, alternatiba [...]
Kaserna taldeak ‘Irailak 11’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2021-03-10 by KulturSharea
Gelditu Da Denbora izeneko diskoa plazaratuko du talde bizkaitarrak [...]
ESAS elkartea, emakume musikari profesionalen lana ikusarazteko
Posted on 2021-03-09 by KulturSharea
Ane Legarretak, Natalia Sanchezek, Nekane Diazek, Victoria Ladronek [...]
‘Printzesak eta printzeak’ kanta moldatu eta berriz grabatu du Esti Markezek
Posted on 2021-03-04 by KulturSharea
Azal berritzen (Esti eta Mikel Markez, 2020) diskoaren Printzesak eta [...]
Idoia abeslariak ‘Aulki jokoa’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-03-01 by KulturSharea
idoia abeslari aramaioarrak apirilean aurkeztuko du bere lehen lan [...]
Leitzako Katez taldeak ‘Aurpegia Biluztu’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-02-22 by KulturSharea
Leitzako Katez metalcore taldeak Aurpegia Biluztu abestiaren [...]
McOnak bueltan da ‘Balearen Bertsoak’ kanta berriarekin
Posted on 2021-02-22 by KulturSharea
Hamargarren urteurrenaren harira argitaratuko duten Bitakora diskoaren [...]
EraBatera taldeak ‘Orbela’ kantu berria eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-02-19 by KulturSharea
EraBatera taldeak ‘Orbela’ kantu berria eta bideoklipa aurkeztu ditu. [...]
Erlijioa eta umorea Joxean Sagastizabal idazlearen ‘Andromedan’ eleberrian
Posted on 2021-02-18 by KulturSharea
Andromedan da Joxean Sagastizabalen azken eleberria. Idazle [...]

Page 24 of 56

Zabaldu: