‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen liburua kaleratu du Nerea Loiolak

Posted on 2023-12-14 by KulturSharea

Azken denbora Eskapu bildumaren bigarren liburua da. Idazleak urtero ale berri bat argitaratzen du. Iaz 7G Udalekuak izenekoa kaleratu zuen, bilduma honetako aurrenekoa.

Nerea Loiola idazleak (Deba, 1985) Azken denbora izeneko liburua aurkeztu du Donostian, Erein argitaletxearen eskutik. Eskapu bildumaren bigarren alea da honakoa eta ‘aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituela azaldu du. Idazleak iaz argitaratu zuen bilduma honen aurreneko liburua 7G Udalekuak izenburupean eta aurten bigarrenarekin egin duen bezala, urtero liburu berri bat argitaratzeko asmoa du, “denek izango dituzte ezaugarri berberak”. Egileak azaldu duenez, “liburua irakurri ahala eta istorioan aurrera egin ahal izateko, momentu batzuetan irakurleak erabakiak hartu beharko ditu bi edo hiru aukera edo erantzun posibleren artean eta beste momentu batzuetan, aldiz, istorioak zein orritan jarraitzen duen jakiteko enigma batzuk ebatzi beharko ditu”. Horrela, liburuan aurrera eta atzera egiten, amaiera desberdinak biziko ditu irakurleak eta bizirik ateratzea edo ez lortuko du.

Liburu berezi honekin, Loiolak protagonista bihurtu nahi izan du irakurlea, “arriskuak, dilemak, eta abenturak aurkituko dituzu bigarren liburu honetan ere. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure gaitasunak eta adimena erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai! Baina ez etsi. Edozein unetan egin dezakezu atzera eta beste aukera bat hautatu, zure istorioaren ibilbidea aldatu dezakezu”, adierazi du.

You may also like

Gatom raperoaren  ‘Bueltan gatoz’ kantuaren bideoklipa ikusgai
Posted on 2019-01-08 by KulturSharea
Gatom, Bermeoko rapero gaztea ez da geldirik egoten den horietakoa, [...]
Uluka taldeak ‘Aita, ama’ kantua moldatu du
Posted on 2019-01-02 by KulturSharea
Jolas egiteko abesti tradizionalak balore hezitzaile eta [...]
Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du
Posted on 2018-12-20 by KulturSharea
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria [...]

Page 55 of 59

Zabaldu: