BBAX taldea: ‘Nik ez dut nehor maite’ kantuaren bideoklipa

Posted on 2020-09-17 by KulturSharea

Behi Bideko Andere Xuriak (BBAX) taldeak t’mAmAztAng”t disko berriko Nik ez dut nehor maite kantuaren bideoklipa aurkeztu du.

Taldeak Isturitzeko harpeetan grabatu eta maiatzean kaleratu zuen bere hirugarren diskoa, t’mAmAztAng”t izenpean. Mirentxu Agerre, Marie Hirigoien Bidart, Pantxix Bidart eta Paxkal Indo taldekideek Allande Oihenart zuberotarraren olerkiak, Zutzaz bertzerik, Aspaldian nabila… zein euskal kantutegiko aleak, Galerianoaren kantua, Argizagiak eta Toberak, besteak beste, bildu dituzte a capella grabatu duten lan berri honetan. Guztira hamaika piezaz osatuta dago diskoa.

Belarri diskoetxearen arabera, Euskal Herriko, Okzitaniako zein Korsikako polifonien eraginez osatuak dira abestiak, “harmonia eta disonantzia helburu, mundu eder bezain ero honen ispilu”. Aurrerapen gisa, “Mendiak bethe belarrez” abestiaren bideoklipa zabaldu dute.

 

You may also like

Izarok ‘Libre’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-28 by KulturSharea
Izaro Andresek (Mallabia, 1993) Limones de invierno hirugarren diskoa [...]
Kokeinek ‘Iraganaren etorkizuna’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-28 by KulturSharea
Kokein taldeak 20 urte bete ditu, eszenatokietan, eta bizi-bizirik [...]
Alarma Morea taldeak ‘Azala’ izeneko abesti berria aurkeztu du
Posted on 2020-02-03 by KulturSharea
Ainhoa Plagarok, Uxue Plagarok eta Nere Dualek osatzen duten Alarma [...]

Page 39 of 60

Zabaldu: