Beatriz Fernandezek ‘Ariadnaren haria. Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan’ saiakerari buruz

Posted on 2025-02-28 by KulturSharea

Susa argitaletxeko Lisipe bilduman ikusi du argia lanak. Lanak lihozko hiru hari gorri ditu eta kapitulu bana ardazten dute. “Lehenak genero (gramatikalaren) gatazkaren bideetatik eramango gaitu”; emakumeen eta gizonen elkarrizketetako asimetriak esploratuko ditugu bigarrenari esker, eta hirugarren eta azken haria eskura dugula, irainez eta madarikazioez, alegia, tabu hitzez eta tabuak saihesteko estrategiez gogoeta egingo dugu”.

Beatriz Fernandez idazleak Ariadnaren haria. Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan saiakera plazaratu du Susa Argitaletxearen eskutik. Lispipe bildumaren hamaseigarren alea da egile algortarrak dakarrena eta euskararen tipologia eta erabilera soziala, sexuaren edota generoaren ikuspegitik aztertu du.

Fernandezen esanetan, “hizkuntza labirinto bat da, nahas-mahasa, eta bide bati ekiten zaion bakoitzean, ez dago jakiterik irteerara eramango ote gaituen. Labirinto horretara garamatzaten galderak sexuari eta generoari buruzkoak direnean, gainera, arriskutsu bihurtzen da. Horregatik behar da Ariadnaren haria bertatik onik ateratzeko”.

Lanak lihozko hiru hari gorri ditu eta kapitulu bana ardazten dute. “Lehenak genero (gramatikalaren) gatazkaren bideetatik eramango gaitu”; emakumeen eta gizonen elkarrizketetako asimetriak esploratuko ditugu bigarrenari esker, eta hirugarren eta azken haria eskura dugula, irainez eta madarikazioez, alegia, tabu hitzez eta tabuak saihesteko estrategiez gogoeta egingo dugu”, azaldu du hizkuntzalari bizkaitarrak.

Irakurleak “labirintoan zehar dabilela, bidaide izango ditu zenbait emakume ahaztezin, hala nola, Utergako Joana, Klementzia Richard, Tramana eta Brix eta Frantziako anderea”.

You may also like

‘Martxa Baten Lehen Notak’ izango da Elkar+ekin dantzan! Ekimenaren doinua
Posted on 2022-03-16 by KulturSharea
Mikel Laboaren abestia izango da martxoaren 20an Euskal Herriko txoko [...]
‘Bretxa’ eleberriaren euskarazko bertsioa eta izen bereko ikuskizun musikala aurkeztu dituzte
Posted on 2022-03-15 by KulturSharea
Duela sei urte hasi ziren ikuskizuna lantzen. Vegaren hitzetan, [...]

Page 21 of 62

Zabaldu: