Berri Txarrak taldea Vianako Printzea Sarirako hautagaia

Posted on 2020-07-16 by KulturSharea

Nafarroako Gobernuak ostiralean, hilak 17, jakitera emango du nork irabaziko duen 31. Vianako Printzea saria. Hiru hautagai daude: Jaime Ignacio del Burgo legelari eta politikaria, Carlos Canovas argazkilaria eta Berri Txarrak taldea. Hala, Nafarroako Gobernuak osatutako epaimahai batek erabakiko du zeinek jasoko duen saria.

Lekunberriko eta Larraungo Udalek Aralar Udal Musika Eskolarekin batera, Berri Txarrak taldearen hautagaitza aurkeztu zuten eta orain, taldeak egin duen ekarpen kulturala azpimarratu nahi izan dute, “beti espiritu kritikoarekin lan eginez, euskara gure kulturaren eta rock musikaren oinarri gisa zabalduz. Berri Txarrak Nafarroako kulturaren erreferente garrantzitsua dela uste dugu, eta horregatik Vianako Printzea 2020ko sarietara aurkezten dugu”.

Hautagaitza horren berri emateko ondoko bideoa sareratu dute, bertan Nafarroako kultura eta kirol munduko hainbat pertsonak parte hartu dute.

You may also like

‘Inorren lurretan’ diskoa kaleratu du Eraso taldeak
Posted on 2018-10-10 by KulturSharea
Bi urteren ostean, Inorren lurretan izenpean kaleratu berri du Eraso [...]
Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran
Posted on 2018-10-09 by KulturSharea
Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen [...]
1555657

Page 57 of 57

Zabaldu: