Euria egin arren, orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi

Posted on 2024-07-23 by KulturSharea

Aurtengoan, Gartzaingo karrozak irabazi du lehen saria, Ameriketara joandako artzainei egindako omenaldiarekin. Zigakoak, berriz, bigarrena eskuratu du zapatak egiteko prozesuarekin, eta hirugarrena Iruritarentzat izan da teilak egiteko prozesua erakusteagatik.

Euriak euri, atzo Elizondon egin zuten Baztandarren Biltzarrak meteorologiaren gainetik dagoela erakutsi zuen. Jende andanaren aurrean, Baztan bailara osatzen duten hamabost herrietako orgak xehetasun osoz apainduta, kalera irten ziren herritarrek dituzten kezkak eta aldarrikapenak lau haizetara zabaltzeko. Herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana eta izena azaltzeko ere erabiltzen dira karroza hauek.

Goizeko 11:00etan abiatu zen desfilea eta amaitzean, Elizondoko Merkatu plazan zain zuten bazkaria herritarrek. Baztandarren biltzarrak bertako nekazari eta abeltzainek ekoitzitako produktuen aldeko apustua egiten jarraitu zuen atzokoan ere.

Ondoren, ezagutzera ematen dituzte hiru orga irabazleak. Hala, onenak zeintzuk diren erabakitzeko, epaimahaiak irizpide batzuk hartzen ditu kontuan: originaltasuna, euskararen erabilera, genero-ikuspegia, jantziak eta antzerkia, besteak beste.

Aurtengoan, beraz, Gartzaingo karrozak irabazi du lehen saria, Ameriketara joandako artzainei egindako omenaldiarekin. Zigakoak bigarrena eskuratu du zapatak egiteko prozesuarekin eta, hirugarrena Iruritarentzat izan da teilak egiteko prozesuarekin.

You may also like

Dani Martirena da ‘Kultur Zarea’ bideo bildumaren protagonista berria
Posted on 2023-10-02 by KulturSharea
Dani Martirena Indart eta Ana Ibañez Elosua legasarrek haurrendako lau [...]
Martin eta Xabier Etxeberria anaiek ‘Artxipelagoa’ podcastari komiki formatua eman diote
Posted on 2023-09-22 by KulturSharea
Idazleek Alex Sanvi eta Sergio Roman Sedyas ilustratzaileak izan [...]
Iragan hurbila gure orainera ekarri du Xabier Mendigurenek ‘Oso latza izan da’ eleberrian
Posted on 2023-09-20 by KulturSharea
Lanak Joxe Arregiren atxiloketatik heriotzara biderako aldia eta [...]
Jon Maiak zuzendutako ‘Kastellanuek’ dokumentala ikusgai
Posted on 2023-09-12 by KulturSharea
Kastellanuek dokumentala ikusgai jarri du sarean Azpeitiko Udalak. Iaz [...]
‘Nafarroa osoan bai!’ kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte Nafarroa Oinez festarako
Posted on 2023-06-14 by KulturSharea
Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko aldarria egiten du [...]

Page 11 of 61

Zabaldu: