Toti Martinez de Lezeak ‘Egurra S.A’ intrigazko eleberria aurkeztu du

Posted on 2020-10-27 by KulturSharea

Liburu hau ontzea erronka bat izan da idazlearentzat, izan ere, oraingoan, eleberri historikotik aldendu eta gaurkotasuna duen istorio batera egin du jauzia.

Egurra S.A (Erein) dugu Toti Martinez de Lezea idazlearen azken eleberria. Gaur aurkeztu du Donostian, eta Bilbora heltzen den familia baten gorabeherak kontatzen ditu. Familiak argitaletxe bat jarriko du martxan eta horrek senideen arteko liskarrak ere ekarriko ditu.

Idazlea ohiko moldeetatik aldendu eta intrigazko eleberri bat dakarkigu. Hala, egileak ongi baino hobeto ezagutzen duen arlo batean girotu du istorioa: Argitaletxeen sektorea. Honen argi-ilunak azaltzen ditu lan berrian.

“Mende erdian zehar egindako ahaleginari esker, garai batean liburu biltegi txikia zena puntako argitaletxe handi bihurtu da, argitalpengintzan aitzindari izatera bideratuta. Horretarako, ordea, liburuekin zerikusi gutxi edo batere ez daukaten negozioetan sartu beharko du. Askotariko arrazoiak direla medio –tartean, mendeku gosea, ezaxola, anbizioa, literaturarekiko benetako maitasuna–, norgehiagoka sortu da argitaletxearen sortzaile Gervasio Egurraren ondorengoen artean, familia enpresan nor gailenduko. Gorabehera horien guztien lekuko da Nieves andrea, Gervasioren alargun eta familiaren matriarka, iragana ahantzi gabe”.

Gaur egun Larrabetzun bizi da Toti Martinez de Lezea. Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaile izan zen, eta itzulpen lanez gainera, gidoiak, hezkuntzako bideoak eta telebistarako haur saioak egin zituen, 1983 eta 1992 urteen bitartean.

1986an Euskal Herriko leiendak bilduma idatzi zuen. 1998 urtean argitaratu zuen bere lehenengo eleberria: Judu-kale. Haren ondoren etorri ziren: Antsoren dorreak; Kattalin; Señor de la Guerra; Maria Galanta, abadesa; Ogaiztarrak; La voz de Lug; La Comunera; El verdugo de Dios; Hautsi da katea; A la sombra del templo; Sorginak; La Brecha; El jardín de la oca; Placeres reales; Otalorea; Perlas para un collar (Angeles de Irisarrirekin batera); La Universal; Pozoia Koroari; Urak dakarrena; Egunsentiko argia; Enda Lur; Isilpean gordea; Esne eta eztizko lurra eta Amamaren grafitiak; Sorgin belarra.

Idazle emankorra da, eta gazte literaturan ere jardun du. Erregearen mezularia, Ilargiaren alaba, Antso III. Nagusia eta Muerte en el priorato dira horren adibide.

Haur literaturan egin du azken saiakera Nur pertsonaiarekin; liburu horretako protagonista idazlearen beraren biloban oinarritua da.

Frantsesera, alemanera, portugesera, txinerara eta errusierara itzuli dituzte bere lanak, eta hainbat komunikabidetako kolaboratzaile aritzen da.

You may also like

‘Zurekin’ kantua: Itxaso Sanchez, Uxue Sanchez eta Imanol Iribarren
Posted on 2020-11-13 by KulturSharea
Itxaso eta Uxue Sanchez ahizpek eta Imanol Iribarrenek maiatzean [...]
Xabi Solano, ‘Askatasunaren besoetan’ kantua
Posted on 2020-11-10 by KulturSharea
Xabi Solano trikitilariak plazaratutako Trikitixa Liburua III-k [...]
‘Bila nazazu’, Mikel Markezen kantu berria entzungai
Posted on 2020-11-06 by KulturSharea
Hiru aste dira Esti Markezek Oroitzapenek esnatu naute kantua eta [...]
Iker Laurobak ‘Udaberria’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2020-10-28 by KulturSharea
Iker Lauroba musikariak Udaberria izeneko kanta eta bideoklipa [...]
‘Erlauntza’ filmaren trailerra ikusgai
Posted on 2020-10-26 by KulturSharea
Erlauntza filma azaroaren 6an estreinatuko da eta Kepa Errastik eta [...]
Endika LaHaine eta Hawaiiano Kid-en ‘Sputnik Outro’ kanta
Posted on 2020-10-23 by KulturSharea
Endika LaHainek eta Hawaiiano Kid-ek Sputnik Outro kanta berria [...]
Nøgen taldeak ‘Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo?’ kanta aurkeztu du
Posted on 2020-10-23 by KulturSharea
Nøgen taldearen single berria dugu Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo? [...]

Page 28 of 57

Zabaldu: