Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaileak Assata Shakurren ‘Autobiografia bat’ liburua euskaratu du

Posted on 2022-10-31 by KulturSharea

Katakrak argitaletxearen eskutik ekarri du euskarara Pantera Beltzak eta Beltzen Askapenerako mugimenduko kidea ohiaren liburua.

Danele Sarriugartek Assata Shakurren Autobiografia bat liburua euskaratu du Katakrak argitaletxearen eskutik. Ameriketako Estatu Batuetan nagusi zen arrazismoaren aurka beste asko bezala altxatu zen emakumea da Shakur. Pantera Beltzak eta Beltzen Askapenerako mugimenduko kidea izan zen.

Liburua Assata Shakur atxilotzen duten momentuarekin abiatzen da “atalez atal, txandaka kontatzen du atxiloalditik aurrerako momentuak eta gero bere haurtzarotik aurrerakoak”, azaldu du Sarriugartek.

Shakur Kuban bizi izan da erbesteratu politiko gisa azken 35 urte hauetan, eta itzultzailearen ustez, “liburu hau testigantza bezala oso baliotsua da garai oso baten kontakizuna dagoelako bertan. Shakur bera ere, bere liburua irakurrita behintzat, emakume paregabea dela dirudi eta horregatik aukeratu zuen Katakrakek”. Sarriugarte pozik azaldu da argitaletxeak liburua euskaratzeko aukera eman diolako.

Liburuaren materiak gehigarria

Sei urte dira Iruñeko argitaletxeak ohar batekin ematen diela hasiera argitaratzen dituen liburuei, “beste garai batzuetan idatzi diren testu hauek gure garaian eta gure tokian kokatzeko asmoz”, dio Hedoi Etxarte editoreak. Oraingoan, baina, testua desberdina da, Etxarteren arabera, “propositiboagoa eta inoiz egin dugun ohar kolektiboena da eta horregatik probestu nahi dut momentu hau Gorka Arreseri, Koldo Izagirreri, Ana Isabel Moralesi eta Jon Celestinori eskerrak emateko, haiek gabe ez ginateke inondik ere iritsiko bertan egin dugun artearen bidezko beltzen askapenaren euskal historia hori kontatzera”.

Liburuak Joseba Sarrionandiaren hitzaurrearekin jarraitzen du. “Idazleak analogia bat egiten du 19. mendean bizirik irauteko plantazioetatik ihes egiten zuten esklaboen eta bizirik irauteko kartzelatik eta Estatu Batuetatik ihes egiten duen Assata Shakurren artean”. Sarrionandiak Shakur ezagutzen du baldintza beretan heldu zirelako Kubara, biak iheslari politikoak izan ziren eta, horretaz gain, Kubako zerbitzu sekretuen aburuz, atzerriko potentziek oso gertutik segitzen zituzten bi pertsonaia ziren, horregatik errefuxiatu politikoak zaindu eta babesten zituzten udalerri batean eduki zituzten ”.

Sarrionandiaren hitzaurrearen ostean, Angela Davisen hitzaurrea ere jasotzen du liburuak. Etxarterentzat oso interesgarria da ikustea nola Davisek eta Shakurrek hasiera batean edo behintzat distantziatik, antzekotasun handiak izan ditzaketen, baina berez, “bata izugarri ezaguna da, ikono bat, eta bestea ez”.

Angela Davisek militatu zuen alderdia nazioartean antolatutako alderdi bat zen eta Assataren kasuan ez zen hala. Editorearen arabera, “Angelaren defentsarako kanpainan mundu guztiko erakundeak inplikatu ziren, eta ordea Shakurren atxiloaldia, torturak eta kartzelaldia gertatzen da Pantera Beltzen eraiste nabarmenean. Hainbesteraino, ia-ia ez dagoela bere aldeko kanpainen ikonografiarik. Assataren kausaren aldeko artefaktu bakarra liburu hau da” .

You may also like

Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin aldarrikatzeko mobilizazioa egingo dute Iruñean
Posted on 2018-10-23 by KulturSharea
Behingoz lelopean, mobilizaziorako deia egin du Kontseiluak datorren [...]
Palestina, Kornualles, Katalunia eta Euskal Herriako taldeak Musika Bizian jaialdian
Posted on 2018-10-22 by KulturSharea
Estaturik gabeko herrialdeen jaialdi bakarra da Galdakaoko Musika [...]
Euskaraldiaren bideoklipa “Hartu kontrola, aukeratu rola”
Posted on 2018-10-22 by KulturSharea
Egileak: Basu, Las Tea Party, Ines Osinaga eta Maialen Arzallus. [...]
Ikasgelan bertsolaritza lantzeko ´bertsoikasgela´ ataria martxan
Posted on 2018-10-19 by KulturSharea
Bideoa: Bertsozale Elkartea Ikastetxeetako bertsolaritza eskoletarako [...]
Eskean Kristören ‘Zaldiak negarrez’ aurkezpen kantua entzungai
Posted on 2018-10-17 by KulturSharea
Eskean Kristök azaroaren 9an aurkeztuko du Beste belaze batzuen [...]
Ximun Fuchs antzerkigilea Axut kolektiboari buruz
Posted on 2018-10-14 by KulturSharea
Ximun eta Manex Fuchs anaiek euskarazko arte eszenikoak bultzatzeko [...]
Gijongo FICX zinema jaialdian estreinatuko du Iratxe Fresnedak ´Lurralde Hotzak´ dokumentala
Posted on 2018-10-11 by KulturSharea
Datorren Azaroaren 16tik 24ra Gijonen izango den Zinema Jaialdian [...]
Josu Goikoetxearen ´Zer luzea negu hau´ liburua kalean
Posted on 2018-10-11 by KulturSharea
Neguko hotza, euria, ekaitza… dakar Josu Goikoetxea idazleak Zer luzea [...]
Martin Etxeberria idazleak ´Winston´ poema liburua kaleratu du
Posted on 2018-10-11 by KulturSharea
Sei urte eman ditu Martin Etxeberria idazleak Winston poema liburua [...]

Page 56 of 57

Zabaldu: