Delirium Tremens taldeak ‘Hola tio!’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Posted on 2022-03-04 by KulturSharea

Hiru izatetik, lau izatera igaroko da Mutrikuko taldea berriz ere. Izan ere, Haritz Harreguy gitarra-jotzaile eta soinu teknikari ezaguna taldera batu da.

30 urteren ondoren, Delirium Tremens taldea bueltan da disko berri batekin eta maiatzaren 28an Barakaldoko BEcen emango duen kontzertuarekin.

Ordago izango du izena zortzi kantuz osatuta egongo den lan berriak eta  Mauka diskoetxearen eskutik kaleratuko dute maiatzeko lehen astean.

Horretaz gain, bada beste berrikuntza bat taldearen itzuleran, hiru izatetik, lau izatera igaroko dira berriz ere. Izan ere, Haritz Harreguy gitarra-jotzaile eta soinu teknikari ezaguna taldera batu da. Sen edota eMe taldeetan ibili izan da musikaria eta El Drogas, Berri Txarrak, Soziedad Alkoholika, Loquillo, Ken 7, Huntza eta beste taldea askorekin ere aritu da. Taldekideek adierazi duenez, “Haritz ez dator Iñigo Muguruza ordezkatzera, ez da hori gure asmoa, 2022ko Delirium Tremens ahalbidetzera baizik”.

Harreguyrekin batera, Hola Tio! izeneko bigarren singlea eta bideoklipa ere kaleratu du laukoteak. “Dena piztu zuen abestia. Andoniren betiko boza. Betikoa baina bakarra. Eta abestietan kontatzen dituen istorioak ere…  bakarrak. Juantxoren kresal usaineko bateria kolpeak. Patxiren baxurik matxakoiena eta Haritzen gitarra eta Koruak!”, adierazi dute Maukako kideek.

Enekoitz Andonegik zuzendu du bideoklip berria eta bertan hartu dute parte Andoni Basterretxeak eta Fede Badiolak protagonista gisa.

You may also like

‘Irungo emakumeak plazara!’ (Trailerra)
Posted on 2019-03-07 by KulturSharea
Azken bi mendeetan Irungo herrian esanguratsuak izan diren zenbait [...]
‘Zabaldu ateak’ diskoa aurkeztu du Urtz taldeak
Posted on 2019-03-07 by KulturSharea
Laukotearen zortzigarren estudioko lana da Zabaldu ateak eta hamar [...]
Iñaki Larraiozek ‘Larra Bideak’ disko berriaren ‘Zerua’ aurrerapen kantua
Posted on 2019-03-07 by KulturSharea
Iñaki Larraioz musikari nafarraren lehen bakarkako proiektua da Larra [...]
Guda Dantza taldeak ‘Azken eztanda’ kantua orkestra batekin grabatu du
Posted on 2019-02-26 by KulturSharea
Uribe kostako taldea proiektu berri batekin bueltan da. Oraingoan, [...]
Nafarroako Malerreka eskualdeko bizimodua islatzen duen dokumentala
Posted on 2019-02-21 by KulturSharea
Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak erreka bazterreko [...]
Bertso barnetegia iruditan
Posted on 2019-02-18 by KulturSharea
Negusko bertso barnetegian asteburu honetan jasotako irudi batzuk [...]

Page 48 of 55

Zabaldu: