Delirium Tremens taldeak ‘Mundu zoragarria’ kantaren bertsioa eta bideoklipa aurkeztu ditu

Posted on 2023-01-13 by KulturSharea

Mutrikuko taldeak abestiari beste zentzu bat eman dio: “Gureagoa, garenetik gertuago dago orain. Gure begiek ikusten dutena da. Hemen zuria, beltzago ageri da”, adierazi dute taldekideek.

Moldaketa batekin dator Delirium Tremens taldea: Mundu zoragarria. Louis Armstrong-ek 1967an aurkeztu zuen What A Wonderful World klasikoa, Joey Ramonek hartu eta 2002an bertsio bat egin zuen. Azken bertsio hau da taldeak gehien entzun duena. “Guk gainera, ereserki hau benetan maite zuten inguruko lagunak omendu nahi izan ditugu Mundu zoragarria berri honekin”.

Delirium Tremensek abestiari beste zentzu bat eman dio. “Gureagoa, garenetik gertuago dago orain. Gure begiek ikusten dutena da. Hemen zuria, beltzago ageri da”, adierazi dute taldekideek.

Kanta berriarekin batera taldeak bideoklipa ere aurkeztu du Bideolanen eskutik. “Zuzenean joko dugu hemendik aurrera, larunbat honetan, bihar bertan, Bilboko Kafe Antzokian”.

You may also like

Euskal Literatura Sorkuntza: eta orain zer? Mahaingurua
Posted on 2020-12-08 by KulturSharea
Partehartzaileak: Karmele Jaio, Iñigo Astiz, Idoia Santamaría eta Uxue [...]
‘Zergaitik da zuzeneko kultura ordezkaezina?’ mahaingurua
Posted on 2020-12-06 by KulturSharea
Pandemia garaiko arriskuak eta erronkak Parte hartzaileak: Miriam [...]
‘Zurekin’ kantua: Itxaso Sanchez, Uxue Sanchez eta Imanol Iribarren
Posted on 2020-11-13 by KulturSharea
Itxaso eta Uxue Sanchez ahizpek eta Imanol Iribarrenek maiatzean [...]

Page 27 of 57

Zabaldu: