Ganbara Ostatua: jatorria, taldearen izaera eta oholtza gainean eskaintzen duten proposamen artistikoa

Posted on 2026-07-03 by KulturSharea

Donostiako Antigua auzoan sortutako Ganbara Ostatua taldeak bere bigarren kontzertua eskaini zuen atzo Urgulleko Polboriñean. Hutsune emankor batetik sortutako proiektuak sei musikari biltzen ditu, eta jazza, swinga eta tangoa uztartzen ditu.

Taldearen proposamenak musikatik harago doa. Antzerkia eta dantza ere uztartzen ditu, taberna ilun bateko giroan zorigaitzeko pertsona baten bizipenak kontatzeko. Orain arte hamaika kantu ondu dituzte, eta eszenaratze berezi baten bidez eramaten dituzte oholtzara.

Taldea Ion Martinez Txiki, Beñat Gartzia, Jon Gartzia, Mikel Arruti, Mikel Ormazabal eta Iñigo Ozaeta musikariek osatzen dute.

Kontzertuaren harira, Iñigo Ozaeta taldearen sortzailearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Elkarrizketan, proiektuaren jatorria, taldearen izaera eta oholtza gainean eskaintzen duten proposamen artistikoaren xehetasunak azaldu dizkigu.

You may also like

Gatom raperoaren  ‘Bueltan gatoz’ kantuaren bideoklipa ikusgai
Posted on 2019-01-08 by KulturSharea
Gatom, Bermeoko rapero gaztea ez da geldirik egoten den horietakoa, [...]
Uluka taldeak ‘Aita, ama’ kantua moldatu du
Posted on 2019-01-02 by KulturSharea
Jolas egiteko abesti tradizionalak balore hezitzaile eta [...]
Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du
Posted on 2018-12-20 by KulturSharea
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria [...]

Page 59 of 63

Zabaldu: