‘Emma Kunzen unibertsoa’ erakusketa ekainaren 19ra arte, Tabakaleran

Posted on 2022-02-09 by KulturSharea

Emma Kunzen unibertsoa erakusketa ekainaren 19ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Tabakalerako Erakusketa Aretoan.

Emma Kunz (1892-1963) ikertzaile, artista eta sendatzaile suitzarra izan zen. Gaur egun, batez ere, paper laukidunetan pendulu, konpas eta erregelaz egin zituen marrazki berezi eta indartsuengatik da ezaguna; alabaina, naturopata ere bazen, eta osasunaren eta bizitzaren inguruan aholku eske hurbiltzen zitzaizkion. Nolanahi ere, Kunzen iritziz, bere praktika berez zientzia egiteko modu bat zen, ezagutza sortzeko modu bat. Bere zeharkako praktika holistikoaren egokitasunari erantzuteko, Emma Kunzen unibertsoa erakusketak arte garaikidearekin solasean jartzen du haren lana. Erakusketak Kunzen artelanen arteko aukeraketa zabal bat erakusten du, eta, horiekin batera, artistaren lanari edo ikerketari buruzko gogoeta egiten duten artista garaikideen lanak.

“Nire obra bisuala XXI. menderako dago egina!”, diotenez, Kunzek iragarri egin zuen uneren batean bere marrazkiak ulertu egingo zirela. Eta hain zuzen, bere gogoeta holistikoan aurreikusi zituen hainbat kontu egungo artean barneratuta dirudite. Eszena artistikotik at bizi zen eta artearen kontzeptu zabalaren adibide zen: artea eta ez-artea bereiztearen ideia arbuiatu zuen; aldiz, artearen definizioa zabaldu egin zuen eta bertan sartu zituen ikerketa, medikuntza eta natura, baita naturaz gaindikoa, arlo magikoa eta etorkizun-sena ere.

“Kunz artisten artista dela esan dezakegu”, diote antolatzaileek. “Haren lan artistikoek eta Kunzek berak, emakumezko irudi historiko gisa, artista garaikideen interesa piztu dute. Bertako eta nazioarteko hemezortzi artistek sortu berri dituzten obrekiko solasaldi honek hori aztertzen du, eta, era berean, kategoria tradizionalak kritikatu eta zalantzan jarri behar diren garai batean oso garaikidea den obra baten ikuspegi berri eta ezezagunak erakusten ditu”.

You may also like

‘3×4=ORAIN’ Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan proiektua
Posted on 2022-09-05 by KulturSharea
3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan izeneko [...]
‘Imajinatu Zinemaldia’ erakusketak publikoari egingo dio gorazarre
Posted on 2022-07-13 by KulturSharea
Erakusketa Tabakaleran egongo da ikusgai eta herritarrak, edizioz [...]
Javier Perez artistaren ‘Presentziak Absentziak’ erakusketa ikusgai Donostian
Posted on 2022-07-07 by KulturSharea
Artista bilbotarraren sorkuntza-mundua ezagutzeko aukera ematen du [...]

Page 1 of 3

Zabaldu: