Ernesto Prat Urzainki idazleak ‘Lurra, Larru, Larra’ trilogia ixtera datorren eleberri beltza ondu du

Muga hautsien hegalak da lan berriaren izenburua eta migrazioa du gai nagusietako bat. Egileak Astelehenean Baztanen abiatuko den (H)ilbeltza astean hartuko du parte.

Postal turistikotik ihesi doan Baztan batean kokatuta dago oraingoan ere Ernesto Prat Urzainkik idatzitako Muga hautsien hegalak (Elkar) nobela beltza. Lurra, Larru, Larra trilogia ixtera dator idazle nafarrak gaur Donostian aurkeztu duen liburua. Oraingoan pil-pilean dagoen gai bat aukeratu du egileak istorioa ontzeko: migrazioa…

Larrak –lehen Lurra eta gero Larru izandakoak– bizitza berri bat hasi du: drogak eta gehiegikeriak utzita, gaztak egiten ikasi du Pirinioetan, eta artzaintzan dabil orain osaba Luzio eta Mirtaren Belzebenea baserrian, pandemia garai betean.

Bizimodu lasaia eraman nahi izanda ere, berez datoz arazoak, ordea: batetik, muga pasatu nahi duten gazte afrikarrak bolada batean gordetzeko eskatuko diete lagun batzuek; bestetik, Telleria urbanizazio-proiektuarekin aurrera jarraitu nahi dute espekulatzaile eta agintariek; azkenik, Itoizko Solidarioen borroka zaharrak ere bere lorratza izango du hemen.

(H)ilbeltza

Idazleak ohi baino lehenago aurkeztu du eleberria Elkar argitaletxearekin, izan ere, urtarrilean Baztan bailaran egiten den (H)ilbeltza astean ere aurkezteko asmoa du.

2026ko urtarrilaren 19tik 25era izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamabigarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte. Pratez gain, Amaia Apalauzak, Miren Agur Meabek, Amaiur Epherrek eta Iñaki Dorronsorok hartuko dute parte (H)ilbeltza astean.

You may also like

Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du
Posted on 2018-12-20 by KulturSharea
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria [...]
Abenduaren 21ean estreinatuko da Telmo Esnal zinemagilearen ´Dantza´ filma
Posted on 2018-12-18 by KulturSharea
(Txintxua Films)Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten [...]
Izaki Gardenak taldeak urtarrilean ekingo dio Dena Oskol Birari
Posted on 2018-12-18 by KulturSharea
Urtarrilaren 12an ekingo dio Izaki Gardenak taldeak kontzertuak [...]

Page 58 of 62

Zabaldu: