Donostian sortutako taldeak Nola galdu denbora izenpean, laugarren diskoa kaleratuko du laster. Ezpainetan Odola lan horren aurrerapen kantua da.
Hiru urte diskorik argitaratu gabe egon ostean, Donostiako Skakeitan taldeak Ezpainetan odola laugarren laneko aurrerapen kanta aurkeztu du gaur. Usurbilen grabatu dute Haritz Harreguy teknikariarekin batera eta Bartzelonako Blind Records estudioko Santos Berrocal teknikariak nahastu du.
Abestia dekadentziaren babesgabetasuna aldarrikatzera dator auto maitasunari abestuz, dena erortzen ari den testuinguru batean. “Egituratzen gaituen oinarria aldatu gabe zoriontasunera iristeko ezintasuna azaldu nahi du gitarra fuzzero, bateria indartsu eta koltxoi sintetikoen bitartez”, adierazi dute Mauka musikagintzakoek. “Nostalgia sinfoniko puntu bat duen ereserki gordin bat” dela diote eta disko berria izango denaren arrastoa ematera dator.
Lan berriak urte amaieran ikusiko du argia Nola Galdu Denbora izenpean.