Folka oinarritzat hartuta, ´Gaur´ diskoa kaleratu du Ertzak taldeak

Posted on 2018-11-27 by KulturSharea

Ertzak Hirukoaren lehenengo diskoa da gaur hedabideen aurrean aurkeztu dutena. Folka oinarritzat hartuta, soinu aniztasuna da nagusi Gaur izeneko lan berri honetan eta abestiak oso intimoak direla azaldu du taldeak, “giro lasaienetatik giro alaienetarainoko zubia erraz igarotzen duten doinuak”.

Pasa den urteko udan Galizian egindako kontzertu bira baten ondoren, Aritz Alustiza (trikitixa) eta Amaia Aranzabal (biolina) elkartu ziren. Bakoitzak zekarren esperientziari tiraka, laster batean kanta propioak sortzen hasi ziren.

Handik eta gutxira, Oihane Vicente abeslaria batu zitzaien, momento horretan erabaki zuten hain justu, lehen diskoa grabatzea.

2018ko uda AME estudioetan sartuta eman zuten, lehen melodiak grabatzen. Grabaketarako bajua, gitarra eta bateria eta batu zitzaien.

You may also like

Bilboko San Frantzisko auzora itzuli da Jon Arretxeren Toure detektibea
Posted on 2022-11-27 by KulturSharea
Prostituzioaren lege berriak nola eragingo duen Bilboko San Frantzisko [...]
Adur Larrea ilustratzaileak ‘Lurbinttoko ohoinak’ komiki historikoa kaleratu du
Posted on 2022-11-25 by KulturSharea
Istorioa Frantziako Iraultzaren ondoren kokatuta dago eta ohoin banda [...]

Page 11 of 57

Zabaldu: