Gatom raperoaren ‘Bueltan gatoz’ kantuaren bideoklipa ikusgai

Posted on 2019-01-08 by KulturSharea

Gatom, Bermeoko rapero gaztea ez da geldirik egoten den horietakoa, horren adibide da iazko urrian plazaratu zuen Bueltan gatoz izeneko lana, bere bigarrena urte baten. Gaurkoan berriz, lan horren bigarren bideoklipa aurkeztu du, bilduma beraren izena daraman kantuarekin.

Gatom 2010. urtean murgildu zen musikaren munduan eta urte horren bukaeran bertan, bere lehenengo maketa aurkeztu zuen jada. Handik aurrera, hainbat lan argitaratu ditu euskaraz eta gaztelaniaz.

Esnea hil gazta tiro pun eta Kostako Vibes diskoak argitaratu zituen 2015 eta 2016 urteetan. Iazko hasieran berriz, Kostako Vibes – Binomio lana argitaratu zuen, une horretara arte jorratutako estiloa aldatuz eta rap eta reggae doinuetan murgilduz.

Handik eta zortzi hilabetera, lau abestiz osatutako Bueltan gatoz maxia kaleratu zuen. Honetan ere rap eta reggae doinuak uztartuz.

Gaur aurkeztu duen  Bueltan gatoz abestian, nortasuna eta sortzeko askatasunaren aldeko aldarria egin du Gatomek. Hip hop kulturaren barnean gozatzeko eta sortzeko bide anitz daudela erakutsiz. “Bide bakar bat dagoela esaten diguten arren, bakoitzak bere bidea jarraitzen badu, hobeto”.

Instrumentala Bermeoko Akaba ekoizleak egina dago. Abestiaren bideoa Amsterdamen grabatu du TiroPun Ekoizpenak-en eskutik.

You may also like

Sonetoz osatutako liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak
Posted on 2022-12-02 by KulturSharea
Pozaren erdia du izenburu lan berriak eta Susa argitaletxearen eskutik [...]
Bilboko San Frantzisko auzora itzuli da Jon Arretxeren Toure detektibea
Posted on 2022-11-27 by KulturSharea
Prostituzioaren lege berriak nola eragingo duen Bilboko San Frantzisko [...]
Adur Larrea ilustratzaileak ‘Lurbinttoko ohoinak’ komiki historikoa kaleratu du
Posted on 2022-11-25 by KulturSharea
Istorioa Frantziako Iraultzaren ondoren kokatuta dago eta ohoin banda [...]

Page 13 of 59

Zabaldu: