Goiatz Labandibar idazle oiartzuarrak ‘Bekatua’ eleberria plazaratu du

Posted on 2023-10-10 by KulturSharea

Garazi du protagonista bakarra eleberri honek, 36 urteko neska bat da, eta beraren bidez azaleratuko dira lo egin ezinean sortzen diren sentimendu edo pentsamenduak.

Lo egin ezinean gaudenean sortzen zaizkigun ideia zurrunbilo horiek da Bekatua (Erein) izenburuko eleberri honetako abiapuntua. Halaxe azaldu du Goiatz Labandibar idazle oiartzuarrak gaur Donostian egin duen aurkezpenean. “Buruak askotan konexiorik gabe salto egiten du ideia batetik bestera eta zer nolako zalantza, beldur edo desira sortzen diren islatu nahi izan dut”, azaldu du. Egileak aitzakia bat behar izan du istorioa garatzeko eta Garazi izeneko 36 urteko pertsonaia aukeratu du horretarako, bera da eleberri labur honen protagonista bakarra. Labandibarrek dionez, “badaude beste pertsonaia batzuk liburuan, baina ez dakigu inoiz beraiek zer sentitzen duten edo zer pentsatzen duten, istorio honetarako ez zaidalako interesatu azken finean”.

Idazleak kontatu duenez, Garazi lagunekin parrandan ateratzen da gau batean, ligatu eta biharamunean ezezagun baten ohean esnatzen da. Ondoan 19 urteko mutil bat du, baina Garazik bikotea du lehendik, Axi. “Sozialki hain ongi ikusia ez dagoen adarrak jartze hori erabili nahi izan dut, are gehiago adin tarte desberdintasun handi samarra duten bi pertsonaren artean eta emakumea helduagoa den kasuan”. Istorio honekin, sozialki ondo ikusia ez dagoen zerbait gertatu ostean, mundua ez dela bukatzen erakutsi nahi izan du idazleak, “ez nuen nahi atzera bueltarik ez duen zerbait izatea, heriotza edo zerbait tragikoa, azken finean saiatu naiz umore edo azidez puntu bat izan zezan narrazioak eta uste dut ez dela oso tragiko gelditu”. Protagonistaren bitartez azaleratu ditu idazleak lo egin ezinean gaudenean sortzen diren ideia zurrunbilo horiek.

Idazleak 2021ean irabazi zuen Getxoko Ramiro Pinilla eleberri laburren saria eta horren emaitza dugu Erein argitaletxeak argitara eman duen Bekatua eleberria.

You may also like

Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ osorik ikusgai
Posted on 2018-12-05 by KulturSharea
Azken aurreko manifestua izenburuko testua errezitatu zuen Harkaitz [...]
Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko dokumentala sortu dute
Posted on 2018-12-05 by KulturSharea
What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez [...]
‘Käffka’ antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da
Posted on 2018-11-30 by KulturSharea
'Käffka' antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da Bilboko Pabellon [...]
Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, ‘Klika KORRIKA 2019’ abestiaren erritmora
Posted on 2018-11-29 by KulturSharea
Gaur aurkeztu dute 21. Korrikaren abestia Bilbon: Klika Korrika 2019 [...]
Diskorik “elektronikoena” argitaratu du Esne Beltza taldeak
Posted on 2018-11-29 by KulturSharea
Ni izeneko zazpigarren lana aurkeztu du gaur Esne Beltza taldeak. [...]
Folka oinarritzat hartuta, ´Gaur´ diskoa kaleratu du Ertzak taldeak
Posted on 2018-11-27 by KulturSharea
Ertzak Hirukoaren lehenengo diskoa da gaur hedabideen aurrean aurkeztu [...]

Page 54 of 57

Zabaldu: