Gozategi taldearen ‘Nirekin’ kantuaren bertsioa egin du Jon Maiak

Posted on 2021-10-21 by KulturSharea

Jon Maiak Kantu bat gara izeneko disko-liburua argitaratuko du azaroaren 12an. Bertan, bertsolariak azken 30 urteotan Euskal Herriko hainbat musika talde eta abeslarirentzat idatzi dituen kantu ezagunen bertsioak bildu ditu.

Liburuak Maiaren hainbat kantuen hitz eta hausnarketa biltzen ditu, diskoan, berriz, abeslari ezagunek kolaboratu dute. Horietako bat da Asier Etxeandia aktore eta abeslari bilbotarra, Maiak Gozategi taldearentzat idatzitako Nirekin kantuaren bertsio honetan bertsolari zumaiarrarekin batera kantatzen du.

Gozategiren kantu ezaguna erabat eraberrituta dator, Pello Ramirez, Nacho Soto eta Gorka Hermosak osatutako taldearen eskutik, txeloaz, akordeoiaz eta pianoaz interpretatua. Maiaren eta Etxeandiaren ahotik bi gizonezkoen arteko elkarrizketa bihurtua ageri zaigu “emoixtaxux muxutxuek” bezala ezagunagoa den abestia. Kantu bat gara lanaren lehen aurkezpen kantua da honakoa.

You may also like

‘Inorren lurretan’ diskoa kaleratu du Eraso taldeak
Posted on 2018-10-10 by KulturSharea
Bi urteren ostean, Inorren lurretan izenpean kaleratu berri du Eraso [...]
Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran
Posted on 2018-10-09 by KulturSharea
Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen [...]
1555657

Page 57 of 57

Zabaldu: