Hezkuntza emozionala lantzeko ipuin liburua kaleratu dute Martik eta Marrabillak ‘Ttipi Ttapa’ izenpean

Posted on 2021-12-04 by KulturSharea

Liburuak bidean topatu daitezkeen oztopo eta beldurrei aurre egiteko deia egin nahi du. Horretarako, ume baten ausardia da abiapuntua eta familiaren garrantzia eta autoestimua landuko dira ipuin honekin.

Nerea Martija Marti idazleak eta Nahia Iglesias Marrabilla ilustratzaileak elkarrekin bide bat abiatu dute bien esperientziak eta grinak uztartzeko asmoz eta bien arteko elkarlanak fruituak eman ditu jada: haurrei zuzendutako Ttipi Ttapa liburua (Taupaka). “Izarrek jakin-mina handia zuen, baina batzuetan ahots zelatarien matrakak entzuten zituen. Amamari esker, beldurrekin aurrera egiten ikasiko du protagonistak”.

Lanak bidean topatu daitezkeen oztopo eta beldurrei aurre egiteko deia egiten du. Ume baten ausardia abiapuntutzat hartuz, familiaren garrantzia eta autoestimua landuko dira ipuin honi esker.

Letra larriz idatzitako liburu hau hiru urtetik gorako harrei zuzenduta dago. Gainera, liburuan zehar umeei helarazteko hainbat galdera edota proposamen jaso dituzte. “Honek umeen bizipenak edota iritziak partekatzeko aukera emango digu”, azaldu dute.

Nerea Martija Apraizek Pedagogia eta Magisteritzako Lehen Hezkuntza ikasi zituen. Santanderren Hezkuntza Emozionala, Soziala eta Sormena Graduondoa egin zuen. 2013an, bihurrikerien eta ezustekoen munduan murgildu zen lehen aldiz Santutxuko plazan pailazoz aritu zelarik. Esperientzia horrekin liluratuta, handik eta denbora gutxira, Sudurkeriak eta Puski eta Txurruski taldeen parte izatera pasa zen. Hortik aurrera, umorez eta bizipenez bete du bere motxila. Hau da argitaratzen duen lehenengo liburua. Txikitatik ameslari, aspalditik da irakasle eta ipuin kontalari.

Nahia Iglesias Pamparacuatrok, bere aldetik, Arkitektura Teknikoa ikasi zuen, plano eta kalkuluak pintzel eta akuarelekin partekatuz. 2016ko udazkenean bidaiari ekin zion Amerikatik eta hala jaio zen Marrabilla proiektua; “bidaian, marraren bila, Marrabilla”. Bideko pertsona, txoko eta momentuen ilustrazioez betetzen doa motxila; kolorez eta bizipozez beterik. Teknikari dagokionean akuarela nagusitzen da bere lanetan, tinta, grafitoa, koloretako arkatzak… eta bestelako teknikak konbinatuz.

You may also like

“Sormen begirada anitza, landua eta kalitate handikoa” Loraldia jaialdian
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa amaituta, balantzea egiteko [...]
Nerea Arrien idazlearen ‘Atrapa Eguna’ liburuaren komiki bertsioa
Posted on 2019-04-03 by KulturSharea
Antthony Saavedrak Nerea Arrien idazlearen Atrapa eguna liburuaren [...]
Micek ‘Ausardiarik ez’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2019-04-03 by KulturSharea
Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuko lehen diskoa zabaltzen duen [...]
Herri Urrats 2019 jaialdiko bideoklipa
Posted on 2019-03-27 by KulturSharea
En Tol Sarmiento taldeak maiatzaren 12an Senperen izango den Herri [...]
Maite Larbururen ‘Gona’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-03-25 by KulturSharea
Maite Larbururen bakarkako lehen diskoa dugu 'Hezurren azpian'. Lana [...]
‘Zabaldu ateak’ diskoa aurkeztu du Urtz taldeak
Posted on 2019-03-07 by KulturSharea
Laukotearen zortzigarren estudioko lana da Zabaldu ateak eta hamar [...]

Page 49 of 57

Zabaldu: