Hibai & the Basauri prison folkies.en ‘Gaubaltz’ kantua

Posted on 2019-10-21 by KulturSharea

Hibai Aiestaranek komposatutako Gaubaltz abestiak tradizio honen parte ilun ta galduaren mamiak gordetzen ditu.

Gau Beltza gainean dugula, Hibai & The Basauri Prison Folkies taldeak Gaubaltz kantua aurkeztu du: “Irakurle maitia, ez zaude beste jai arrotz baten imposizioaren aurrean, ez. Gaubaltza duela hamarkada gutxira arte ospatu zen gure lur maitatu honetan: Iparraldeko herri txikietan, Bizkaiko kostaldean, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan. Bertan ere Barazkiak husten ziren eta argizariak sartzen ziren haien barruan difuntuei bidea argitzeko. Ausartenak trapu zaharrekin mozorrotzen ziren eta eliztarrak beldurtzen zituzten zortziak aldera egiten zen azken mezan. Urriaren 31an, gauean, hutsaren huts horretan, munduen arteko deia gertatzen da. Difuntuek bere etxeetako atariak bisitatzen dituzte negu gorria heldu baino lehen”.

Hibai Aiestaranek komposatutako Gaubaltz abestiak tradizio honen parte ilun ta galduaren mamiak gordetzen ditu.

You may also like

“Euskal Herriaren iraganaren mugarri adierazgarri batzuei buruz azalpen gehiago ematea da helburua”
Posted on 2020-04-06 by KulturSharea
Gaizka Aranguren dugu gure gaurko Kontalariak ataleko protagonista. [...]
Potx eta Lotx pailazoek ‘Etxean’ ikuskizuna sareetan estreinatu dute
Posted on 2020-04-03 by KulturSharea
Egoera honi aurre egiten laguntzeko, Potx eta Lotx pailazoek ere euren [...]
Xabi Bandinik ‘Maite Zaitugu Esan’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2020-04-02 by KulturSharea
Ama guztiei eskainitako kantua da Maite Zaitugu Esan: "Askotan [...]

Page 38 of 60

Zabaldu: