‘Hiri ilunen umeak’ kanta eta bideoklipa dakartza Sara Azurza abeslariak

Posted on 2023-11-06 by KulturSharea

kantari donostiarra abesti alaiarekin itzuli da, 2024an argitaratuko duen EP berriaren estilo aldaketa aurreratuz. Singlea, El Tigre Estudios-eko Jon Agirrezabalagak ekoitzi du eta bideoklipa Amura filmsek egin du.

Hiri ilunen umeak, kontenplaziozko begirada batetik, gau bateko eszena ezberdinak islatzen ditu. Sara Azurzaren abesti berria hizki eta melodia fresko eta alai batez interpretatutako une dibertigarri horietara bidaiatzeko gonbidapena da. Bertan, instrumentu elektronikoak dira protagonista nagusiak.Singlea Jon Agirrezabalagak ekoiztu du eta Azurzak orain arte erabilitako estiloaren aldaketa txikia islatzen du. Bide berri bat irekitzen du, 2024an hurrengo EP batean lehorreratuko dena.Azken diskoko kantuekin batera egin dituen bideoklip ikusgarrien ondoren, hala nola Uste ustelak eta Hemen berriro Sara Azurzak Alejandro Parillik zuzendutako bideo eder baten alde egin du oraingoan ere, Amura films eta kantautorearen beraren ekoizpenarekin.

You may also like

Gatom raperoaren  ‘Bueltan gatoz’ kantuaren bideoklipa ikusgai
Posted on 2019-01-08 by KulturSharea
Gatom, Bermeoko rapero gaztea ez da geldirik egoten den horietakoa, [...]
Uluka taldeak ‘Aita, ama’ kantua moldatu du
Posted on 2019-01-02 by KulturSharea
Jolas egiteko abesti tradizionalak balore hezitzaile eta [...]
Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du
Posted on 2018-12-20 by KulturSharea
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria [...]

Page 55 of 59

Zabaldu: