‘HTX20: Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentala ikusgai

Posted on 2020-04-14 by KulturSharea

Iñaki Alforja zuzendari iruindarrak 2017ko udan Lakuntzan egin zen Hatortxu Rock-ari buruzko dokumentala ondo zuen, 20 lagunen istorioak bilduz. Orain, gure itxialdia eramangarriago egin eta oraindik 238 herritarren itxialdi luzeegia gerturatu asmoz, sarean ikusgai jarri dute dokumentala.

“Aldea izugarria bada ere, etxean itxita gauden egun hauetan, ezinezkoa da hainbat urte edo hamarkada metro karratu gutxi batzuetan giltzapetuta daramatzaten euskal presoekin ez gogoratzea”, diote Hatortxu Rock jaialdiko kideek. “Urteko egun bakoitzean alboan sentitzen ditugu eta, egun hauetan, inoiz baino gehiago”.

Egoera honek, alde nabarmenekin bada ere, errealitate horretara gerturatzeko balio beharko lukeela uste du jaialdiko antolakuntzak. “Hatortxu Rockek 21 urte daramatza preso, iheslari eta deportatuen egoera salatzen eta bide horretan hainbat mugarri izan ditugu”. 2017ko udan Lakuntzan antolatutako Hatortxu Rock jaialdia izan da horietako bat. “Euskal Herriak inoiz ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena izan zen. 6.000 lagunez osatutako auzolan erraldoi batek egin zuen posible lau egunetan 85 musika talde eta milaka lagunek ozen aldarrikatzea badela garaia herri honek bizi izan duen gatazkaren ondorio nagusietako bat konpontzeko”.

Hala, antolakuntzak 2017ko Hatortxu Rock bera antolatzeko auzolana eta jaialdia dokumental batean biltzea erabaki zuen, HTX 20. Elkarrekin edozer dugu posible izenpean. Iñaki Alforja zuzendari iruindarrak auzolan erraldoi horren parte izan ziren 20 lagunen istorioak bildu zituen. “Orain, gure itxialdia eramangarriago egin eta oraindik 238 herritarren itxialdi luzeegia gerturatu asmoz”, sarean ikusgai jarri dute dokumentala.

You may also like

‘Beldurrik gabe’ izeneko kantua aurkeztu du Xatiro raperoak
Posted on 2019-04-09 by KulturSharea
Bilboko abeslariak otsailean abiatutako proiektuaren bigarren kantua [...]
Nøgen taldeko ‘Keari’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Keari ‘Liv til døden diskoko Keari abestiaren bideoklipa aurkeztu du [...]
“Sormen begirada anitza, landua eta kalitate handikoa” Loraldia jaialdian
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa amaituta, balantzea egiteko [...]

Page 48 of 57

Zabaldu: