Huntza taldeak Doctor Prats talde katalanarekin batera ‘Haizeak’ kanta aurkeztu du

Posted on 2021-06-18 by KulturSharea

Aldapan Gora (Ertzetatik, 2016) eta Lasai, lasai (Xilema, 2018) abesti arrakastatsuen ondoren, Huntza taldeak Doctor Prats talde katalanarekin batera Haizeak kanta aurkeztu du, bere hirugarren diskoaren aurrerapen gisa. Abesti freskoa eta energiaz betea.

Bost urteko ibilbidean, Huntzak Herri Katalanak, Japonia, Argentina, Uruguai, Mexiko, Kuba, Eskozia eta Frantzia zeharkatu ditu. Emanaldi bakoitzarekin erakusten dute euskaraz abestea ez dela mundura irteteko oztopo bat.

You may also like

Koban taldeak ‘Anestesia digitala’ izeneko kantua aurkeztu du
Posted on 2020-03-17 by KulturSharea
Larraitz Zuazok zuzendutako bideo honekin, taldeak elektroswinga alde [...]
Izarok ‘Libre’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-28 by KulturSharea
Izaro Andresek (Mallabia, 1993) Limones de invierno hirugarren diskoa [...]
Saia Goait taldeak ‘Sushi’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-02-27 by KulturSharea
Iazko irailean taldearen izen bera daraman diskoa kaleratu zuten. Sei [...]

Page 40 of 61

Zabaldu: