Ibil Bedi taldeak Agerraldia ekimenari kantua egin dio. Agerraldia Nafarroako hegoaldean euskaraz egiten diren ekimenak bultzatzeko egitasmoa da.
Kantuaren hitzak
Bila joan eta eramanda
eskutik eskura ur berria
ez da behin ere idortuko
ez lurra ta ez iturria
Kortesetik Garesera
Ager landen zabalera
Ebro ibaia goitik behera
Vianatik Zangozaraino
Kodesetik Leirera
ederragorik hau baino
Lur gorriak, lur horiak
bustiko ditu guztiak
euskararen emariak
Berrituta ta berriro
geuk egiten ez badugu
ez baitu inork egingo
Momentua da
sare izango gara
Ta berriz ekarriko dugu
iturri zaharra plaza erdira
iragana eta geroa
Agerraldian urtu dira
Belarritik bihotzera bide laburra da
jolas parketik tabernara
udaletxetik fabrikara…
Bazterrak erdia bagara,
jalgi dezagun behingoz euskara
Ta berriz ekarriko dugu
iturri zaharra plaza erdira
iragana eta geroa
Agerraldian urtu dira