Iker Laurobak Lide Hernando abeslariarekin, ‘Ke bonba’ izeneko kanta eta bideoklipa plazaratu ditu

Posted on 2023-06-14 by KulturSharea

Artista donostiarra funk-disco estiloarekin ausartu da Lide Hernando lagun duen kantu dibertigarri honetan. Lau Mundu izeneko proiektu berria osatuko duten abestien artean lehena da Ke bonba. Lan honen helburua, hain zuzen ere, lau abesti berri argitaratzea da, urtaro bakoitzean bat.

Iker Lauroba musikari donostiarrak, Lide Hernando abeslariarekin batera, Ke bonba izeneko kanta eta bideoklipa plazaratu ditu. “Bere abestirik dantzagarrienetako bat da, uda parterako ezin hobea, eta gainera estilo berri batekin ausartu da: funk-disco”, azaldu du Zart kolektiboak.

Umorea ardatz hartuta, “dantza egitera gonbidatzen zaituen abestia da, baina era berean lo egitera bideratzen zaituen letrarekin. Kontraesankorra bezain originala da, eta bertan benetan gustura aurkitzen den Iker Lauroba bat aurkituko dugu, estilo berri honetan ere”.

Lau Mundu proiektu berria osatuko duten abestien artean lehena da Ke bonba. Lan honen helburua, hain zuzen ere, lau abesti berri argitaratzea da. Urtaro bakoitzean bat izango da, bere aurreko lanaren ildoari jarraituz. Horietako bakoitzak artista desberdin bat izango du lagun eta estudio desberdin batean grabatuko da.

Oraingo honetan, Josu Ervitiren (Erviti Studio) eskutik heldu da ekoizpena. Bideoklipa, berriz, Igora Fims-ek egin du, Iñaki Gereñu, Nerea Garmendia eta Iñigo Etxarrirekin batera.

Ke bonba plataforma digital guztietan dago eskuragarri jada, eta bideoklipa dagoeneko Laurobaren youtubeko kanalean ikus daiteke.

You may also like

ETS taldea otsailean bueltatuko da agertokietara
Posted on 2020-12-18 by KulturSharea
Taldeak Egingo dugu eztanda abesti berria aurkeztu du. Lehenengo [...]
Euskal Literatura Sorkuntza: eta orain zer? Mahaingurua
Posted on 2020-12-08 by KulturSharea
Partehartzaileak: Karmele Jaio, Iñigo Astiz, Idoia Santamaría eta Uxue [...]
Landako gunean erritmo bizian ari dira eskari guztiak jaso eta banatzen
Posted on 2020-12-05 by KulturSharea
Azokako hirugarren egunean Gatibu, Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda [...]
Modus Operandi taldearen ‘Dantza Gaitezen Hil Arte’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2020-12-02 by KulturSharea
Modus Operandik Dantza gaitezen hil arte diskoa aurkeztu du Gasteizko [...]

Page 33 of 63

Zabaldu: