Islandiako paisaiak poemetara ekarri ditu Iosune de Goñik ‘Hutsak gure izena ahoskatu zuenean’ liburuan

Posted on 2026-11-19 by KulturSharea

2023an Islandiara egindako bidaia du abiapuntu Hutsak gure izena ahoskatu zuenean poema-liburuak, Susa argitaletxearen eskutik ikusi du argia.

Aurretik ezagutzen ez zituen hiru emakume artistarekin bidaiatu zuen Islandiara Iosune de Goñik. Han bizitakoak, bertako folklorea, mitoak eta kondairak elkartzen dira bere poema-liburu berrian, ekologiarekiko konpromisoarekin batera. Kultur Shareari azaldu dionez, gizakia naturatik bereizitako izakia ez dela erakustea dago lanaren erdigunean: “Naturaren parte garela”.

Ideia horrek liburuaren forman ere badu isla. Poemek ez dute izenbururik, ez du puntuazio-markarik erabiltzen eta testua jario bakar baten parte gisa idatzi du, poema luze bat balitz bezala. Hautu horrekin “horizontalitate bat lortzea eta gauza guztiak maila berean egotea” bilatu du.

Poesia espekulatiboaren esparruan kokatzen du lana De Goñik. Fantasiak eta magiak lekua dute bertan, baina bizipen erreal eta zehatzak ere badira oinarrian. Idazketa-prozesua bidaian bertan hasi zen; ondoren, Islandiako kultura, historia, geologia eta botanika ikertu zituen, tradizio literarioarekin elkarrizketan.

2023. eta 2024. urteen artean idatzi zuen liburua egileak. Argitalpena iritsi bitartean beste lan bat idatzi eta argitaratu duenez, berezia egin zaio testu honetara itzultzea. Editoreen laguntzarekin, edizio lanetanaurreko liburuetan baino esku gehiago sartu duela azaldu du.

Izenburuari dagokionez, “hutsaren deia” kontzeptutik dator, Islandian behin baino gehiagotan sentitu zuen sentsaziotik. Ideia horren bidez, lurraldeari agentzia eman nahi izan dio, natura gizakiak behatzen duen objektu pasiboa izan ez dadin. Norberaren nia desegiteaz eta inguratzen gaituzten izakiekin etengabeko hartu-emanean egoteaz ere hitz egiten du liburuan.

You may also like

Ilargi abeslariak ‘Betirarte’ diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du
Posted on 2021-01-26 by KulturSharea
Ilargi abeslari gazteak Betirarte bere lehen diskoa izango den lehen [...]
Anjel Lertxundi eta Inazio Mujikaren bina alerekin eman zaio hasiera ‘Pikotxean’ sailari
Posted on 2021-01-25 by KulturSharea
Anjel Lertxundi eta Inazio Mujika idazleen bina alerekin eman zaio [...]
Nerea Arrien idazleak etxeari buruzko gogoeta bat dakar ‘Etxegabetuak’ eleberrian
Posted on 2021-01-15 by KulturSharea
Ametsez, iraganez edota nostalgiaz eraikitako etxeetan jarri du arreta [...]
Potx eta Lotx pailazoek ‘Txunpa Txun’ abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Posted on 2021-01-05 by KulturSharea
Urte berriarekin batera Potx eta Lotx pailazoek Txunpa Txun izeneko [...]
‘Terapia’ ØDEI rap abeslariaren bakarkako lanaren aurrerapen kanta
Posted on 2020-12-23 by KulturSharea
ØDEI rap abeslariak 'Terapia' abestiaren bideokliparekin aurkeztu du [...]
Kalakan taldeko ‘Xoriñoa kaiolan’ kanta askatasun oihu bat
Posted on 2020-12-22 by KulturSharea
Iparraldeko folk hirukoteak askatasunari egin dio dei Xoriño [...]
ETS taldea otsailean bueltatuko da agertokietara
Posted on 2020-12-18 by KulturSharea
Taldeak Egingo dugu eztanda abesti berria aurkeztu du. Lehenengo [...]
Euskal Literatura Sorkuntza: eta orain zer? Mahaingurua
Posted on 2020-12-08 by KulturSharea
Partehartzaileak: Karmele Jaio, Iñigo Astiz, Idoia Santamaría eta Uxue [...]

Page 33 of 64

Zabaldu: