Karmele Mitxelena idazle oiartzuarrak ‘Zorion edo antzeko zerbait’ eleberria plazaratu du

Idazle oiartzuarrak Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai beka irabazi zuen iaz nobela honetako  hasierako proiektuarekin.

Karmele Mitxelenak (Oiartzun, 1988) Zorion edo antzeko zerbait eleberri laburra aurkeztu du gaur Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Honetan, alargun geratu berri den emakume heldu batek egindako barne- eta kanpo-bidaia kontatzen du idazleak, bere burua berrasmatu nahian.

Egile oiartzuarrak Augustin Zubikarai beka irabazi zuen iaz proiektuarekin eta Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiaren arabera, “sentimenduak nabarmentzen diren eleberri bat da (poza, haserrea, tristura, lotsa, errua…), lehen pertsonan idatzitako prosa dotore eta ñabarduraz beteriko baten bidez emana”.

Maria da nobela honetako protagonista. Senarrak bere buruaz beste egin du eta horrek suposatu dioen doluaren zamak atzean uzteko asmoz, Mediterraneora egiten du bidaia, itsaso bareago honetarako ur urdinetan jostatzeko. Bizitzari berriz irribarre egiteko eta bizitza berri bati ongi etorria emateko.

Protagonista bera da istorioaren narratzailea eta era pausatu bezain adierazkorrez gogoaren zirrikituetan gordetzen dituenak kontatzen doa, baita bere egunerokoan gertatzen zaizkionak ere.

Hala, eleberriak bidaia fisiko eta psikologiko bat dakar, betiko gai giltzarrietan pausalekuak eginez: maitasuna, heriotza, seme-alabak…

You may also like

Anarik Nacho Vegasen ‘Vinu, cantares y amor’ kantaren bertsioa aurkeztu du
Posted on 2021-09-01 by KulturSharea
Anari Alberdi kantariak Nacho Vegas asturiarraren Vinu, cantares y [...]
Joanes Lopez Zeraingoa du protagonista Patri Urkizuren ‘Suaren Froga’ eleberriak
Posted on 2021-07-22 by KulturSharea
Urkizuk errealitatea eta fikzioa uztartu ditu eleberria osatzeko. [...]
Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibearen azken lana aurkeztu du
Posted on 2021-07-19 by KulturSharea
Euri zitalari esker eleberria Donibane Garazin abiatzen da. [...]
‘Zinez’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu Ødei rap abeslariak
Posted on 2021-07-12 by KulturSharea
Ødei rap abeslariak ‘Zinez’ abestia eta apirilean, Baionan, [...]
Izarok Lara Izagirreren ‘Nora’ filmerako sortu duen kanta aurkeztu du
Posted on 2021-07-07 by KulturSharea
Lara Izagirrek zuzendutako filma irailaren 3an helduko da zinema aretoetara.
Esne Beltza eta Amak taldeek ‘Nafar Erreinua’ abestia plazaratu dute
Posted on 2021-06-23 by KulturSharea
Esne Beltzak eta Amak taldeak ikuskizun berria eskainiko dute uda [...]
Huntza taldeak Doctor Prats talde katalanarekin batera ‘Haizeak’ kanta aurkeztu du
Posted on 2021-06-18 by KulturSharea
Aldapan Gora (Ertzetatik, 2016) eta Lasai, lasai (Xilema, 2018) abesti [...]
Eñaut Elorrietak ‘Tren luzea’ kantaren bertsio berri bat aurkeztu du
Posted on 2021-06-17 by KulturSharea
Eñaut Elorrieta musikariak Tren luzea kantaren bertsio berria aurkeztu [...]

Page 21 of 57

Zabaldu: