Keu Agirretxeak ‘Geruzak’ kanta plazaratu du

Posted on 2020-10-05 by KulturSharea

Ondarroan bertan grabatu dute Geruzak kantaren bideoklipa, Eneritz Zeberio dantzariarekin batera. Agirretxeak berak konposatu du abestia itxialdian, hitzak, berriz, Aiert Goenagarenak dira.

Keu Agirretxeak itxialdi garaian sortutako Geruzak izeneko abestia aurkeztu du. Kanta honen bideoklipa Leire Ikaranek eta Beñat Bidegainek grabatu zuten joan den irailaren12an Ondarroako portuan eta bertan, Eneritz Zeberio dantzaria ageri da dantzan.

Kantari dagokionez, Agirretxeak koronabirusaren ondorioz, alarma egoera ezarri eta konfinamendua agindu zuten egunean konposatu zuen doinua. Hitzak berriz, Aiert Goenagak idatzi zituen egun gutxi batzuk geroago, telefonoz bien arteko elkarrizketa bat izan ondoren. “Hausnartu beharko genuke momentuko paradaz, garen horretaz eta izan nahi dugunaz. Geruzaz geruza erantzi”, adierazi zion Goenagak Agirretxeari; gogoeta horretatik abiatuta sortu zuen letra.

Ura eta Bakea diskoan bezala, Jon Badiolarekin egin du lan Agirretxeak abestiari forma emateko; Badiola ekoizpenaz eta nahasketez ere arduratu da.

Ondarroako musikariak, bestalde, diskoaren sorkuntzan eta grabazioan zein bideoklipean parte hartu duten guztiak ondarrutarrak direla nabarmendu du. “Lan talde bikaina izan dut ondoan, eta denak herritarrak izateak poz berezia eman dit”, azaldu du musikariak.

Airaka diskoetxearekin bat eginik argitaratu du oraingoan ere jada plataforma digitaletan entzun eta ikusgai dagoen abesti berria.

You may also like

Anje Duhaldek ‘Muga bat beti hor’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2023-01-25 by KulturSharea
Anje Duhaldek ibilbide luzea du egina musikan eta bere sormenak ez [...]
Sara Azurza abeslariak ‘Hemen berriro’ abestia eta bideoklipa kaleratu ditu
Posted on 2023-01-13 by KulturSharea
Album berriaren aurkezpenaren atarian, abeslari donostiarrak bere [...]
Delirium Tremens taldeak ‘Mundu zoragarria’ kantaren bertsioa eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2023-01-13 by KulturSharea
Mutrikuko taldeak abestiari beste zentzu bat eman dio: “Gureagoa, [...]

Page 10 of 57

Zabaldu: