Koban taldeak ‘Anestesia digitala’ izeneko kantua aurkeztu du

Posted on 2020-03-17 by KulturSharea

Larraitz Zuazok zuzendutako bideo honekin, taldeak elektroswinga alde batera utzi du eta elektronikan guztiz murgildu da.

Koban taldeak Anestesia digitala izeneko kantua aurkeztu du, bideoklip eta guzti. “Aspalditik genuen kantu hau publikatzeko gogoa, eta zer esango dizuegu, nahigabe baina momentu aproposean iritsi da”, azaldu du zazpikoteak sare sozialen bidez.

Taldearen ustez, sare sozial digitalei lotuta igarotzen dugu eguna, “zenbat ordu ematen ari zarete pantaila aurrean egunotan? Eta bitartean, kanpoan, zaintza lanen krisiak eztanda egiten du. Like ematen diogu asmo onez betetako ekimen eraldatzaileen argitalpenei eta bitartean estatuen aginduz setiatuak geratzen gara. Inoiz baino isolatuago, inoiz baino bakartuago”.

Zazpikoteak algoritmoen menpe informatzen garela dio eta “troll-ekin eta troll-en bitartez” eztabaidatzen dugula, “bitartean kanpoan euriak dena ezabatzen du. Baina troll-ak gu geu gara, eta algoritmoak ere bai… Gauza bat ziurra da, krisi hau ez dugu guk sortu, eta ez da gure erantzukizuna. Zaindu gaitezen elkar, zaindu gehien behar dutenak, eta eskatu erantzukizunak”.

Larraitz Zuazoren gidaritzapean, Jone Laspiur aktorea ageri da Kobanek gaur, aurkeztu duen bideoklipean. Kantu berri honekin, Donostiako taldeak elektroswinga alde batera utzi du eta elektronikan guztiz murgildu da.

“Sortzen eta gozatzen jarraitzen dugu, baina oraingoz kontzertuak emateko datarik gabe. Taldekide bakoitzak bere lekua goxo sentitu eta prest gaudenean indarrez igoko gara oholtzara!”

You may also like

‘Erdu!’ I. Haur Antzerki Jaialdia apirilaren 23tik 25era izango da Bilbon
Posted on 2021-04-06 by KulturSharea
Kotondarrak, Behin bazen internet, Etxerik txikiena eta Kaskarot [...]
‘Tina txikia’, Kerobiaren ‘Konstelazioa’ biniloaren aurrerapen kanta
Posted on 2021-04-06 by KulturSharea
Kerobiaren 20. urteurrena ospatzeko Konstelazioa izeneko binilo [...]
Mikel Taberna idazleak ‘Arkanbele kantak’ poema liburua plazaratu du
Posted on 2021-03-31 by KulturSharea
Mikel Taberna idazle lesakarrak ‘Arkanbele kantak’ poema liburua [...]
Emon taldeak ‘Aurkitu zaitut’ kanta aurkeztu du
Posted on 2021-03-29 by KulturSharea
Emon taldeak Aurkitu zaitut kanta eta bideoklip berria aurkeztu ditu. [...]
‘Klik!’ web-seriea estreinatuko dute martxoaren 16an
Posted on 2021-03-12 by KulturSharea
Umorea eta pop kulturako elementuak erabiliz, alternatiba [...]
Kaserna taldeak ‘Irailak 11’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2021-03-10 by KulturSharea
Gelditu Da Denbora izeneko diskoa plazaratuko du talde bizkaitarrak [...]
ESAS elkartea, emakume musikari profesionalen lana ikusarazteko
Posted on 2021-03-09 by KulturSharea
Ane Legarretak, Natalia Sanchezek, Nekane Diazek, Victoria Ladronek [...]
‘Printzesak eta printzeak’ kanta moldatu eta berriz grabatu du Esti Markezek
Posted on 2021-03-04 by KulturSharea
Azal berritzen (Esti eta Mikel Markez, 2020) diskoaren Printzesak eta [...]

Page 24 of 57

Zabaldu: