Koban taldeak ‘Anestesia digitala’ izeneko kantua aurkeztu du

Posted on 2020-03-17 by KulturSharea

Larraitz Zuazok zuzendutako bideo honekin, taldeak elektroswinga alde batera utzi du eta elektronikan guztiz murgildu da.

Koban taldeak Anestesia digitala izeneko kantua aurkeztu du, bideoklip eta guzti. “Aspalditik genuen kantu hau publikatzeko gogoa, eta zer esango dizuegu, nahigabe baina momentu aproposean iritsi da”, azaldu du zazpikoteak sare sozialen bidez.

Taldearen ustez, sare sozial digitalei lotuta igarotzen dugu eguna, “zenbat ordu ematen ari zarete pantaila aurrean egunotan? Eta bitartean, kanpoan, zaintza lanen krisiak eztanda egiten du. Like ematen diogu asmo onez betetako ekimen eraldatzaileen argitalpenei eta bitartean estatuen aginduz setiatuak geratzen gara. Inoiz baino isolatuago, inoiz baino bakartuago”.

Zazpikoteak algoritmoen menpe informatzen garela dio eta “troll-ekin eta troll-en bitartez” eztabaidatzen dugula, “bitartean kanpoan euriak dena ezabatzen du. Baina troll-ak gu geu gara, eta algoritmoak ere bai… Gauza bat ziurra da, krisi hau ez dugu guk sortu, eta ez da gure erantzukizuna. Zaindu gaitezen elkar, zaindu gehien behar dutenak, eta eskatu erantzukizunak”.

Larraitz Zuazoren gidaritzapean, Jone Laspiur aktorea ageri da Kobanek gaur, aurkeztu duen bideoklipean. Kantu berri honekin, Donostiako taldeak elektroswinga alde batera utzi du eta elektronikan guztiz murgildu da.

“Sortzen eta gozatzen jarraitzen dugu, baina oraingoz kontzertuak emateko datarik gabe. Taldekide bakoitzak bere lekua goxo sentitu eta prest gaudenean indarrez igoko gara oholtzara!”

You may also like

Gorka Suaia eta Endika Lahaine ‘Herrima’ izeneko talde berriarekin datoz
Posted on 2019-12-19 by KulturSharea
Proiektu berriaren aurrerapen kantu gisa Chicago Boys  izenekoa [...]
‘Haien izenean’ dugu Beietz! taldearen kantu berria
Posted on 2019-12-19 by KulturSharea
Haien Izenean izeneko kantua dugu Beietz! taldearen Erraietatik lehen [...]
Eneritz Artetxe antzerkigileak ‘Karanbola hirukoitza’ saiakera aurkeztu du Ahotsenean
Posted on 2019-12-07 by KulturSharea
Eneritz Artetxe antzerkigileak euskarazko antzerkian lanean dabiltzan [...]

Page 40 of 60

Zabaldu: