LAIZE BARAKALDOKO RAP ABESLARIAK ‘2.0’ IZENEKO BIDEOKLIP BERRIA AURKEZTU DU

Posted on 2019-01-16 by KulturSharea

Laizek 2.0 izeneko bideoklip berria aurkeztu du eta azaldu duenez, musikarekin lotutako bizipen eta egindako ibilbidearen laburpen bat da honakoa. Barakaldoko rap abeslariak geldialdi luze baten ostean bizitakoa atzean utzi eta etapa berri bati agurra emateko asmoz sortu nahi izan du pieza. Euskal kulturak, Barakaldoko abeslariak bezala, raparen agerpenarekin bilakaera bat  izan duelako: “Euskaldunak 2.0, Laize 2.0”.

Euskal rapan aritzen den Barakaldoko neska gaztea dugu Laize. Hamalau urterekin errimak egiten hasi zenetik, Euskal Herriko hainbat tokitan kontzertuak eskaintzen ibili da.

Berarentzat rapa injustiziak salatzeko eta giza eskubideak defendatzeko arma bat da. Abesti bakoitzean erritmo ezberdinak nahastuta, jaia eta borroka batera joan daitezkela erakutsi nahi du. Hasiberria izanda ere, rap estiloan ezarrita dagoen irudi androzentrista eta harroputza feminista, iraultzaile eta euskalduna bihurtzea du helburu.

You may also like

‘Inorren lurretan’ diskoa kaleratu du Eraso taldeak
Posted on 2018-10-10 by KulturSharea
Bi urteren ostean, Inorren lurretan izenpean kaleratu berri du Eraso [...]
Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran
Posted on 2018-10-09 by KulturSharea
Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen [...]
1555657

Page 57 of 57

Zabaldu: