Lourdes Oñederra idazleak ‘Azken batean’ hirugarren eleberria plazaratu du

Lourdes Oñederra idazleak Azken batean hirugarren eleberria plazaratu du Erein argitaletxearen eskutik. Honetan, Elisa eta Elixabete ama-alabak dira protagonista nagusiak eta bien arteko harremana jorratzen da. Horretaz gain, identitateaz, denboraren joanaz eta duintasunaren aldeko borrokaz egiten du gogoeta eleberriak.

Protagonistek iraganeko oroitzapen eta zaurien artean, elkarrenganako harreman konplexua eta familiako sekretu mingarriren baten itzala kudeatzen dituzte. Galdutako maitasun banaren ondoko bakardadeari eta memoriari aurre egiten dieten bitartean, identitateari, erruari eta distantzia emozionalari buruz hausnartzen dute. Euskal Herria eta Amerikaren arteko bidaia batean, historiak lotura ikusezinak ehuntzen ditu, izan zenaren eta inoiz izango ez denaren artean harrapatutako bizitza markatzen dutenak.

Erein argitaletxearen arabera, “eleberri honek begirada sakona eskaintzen die indarkeriaren zauri oraindik irekiei, baina baita oroimenari, familiari eta Euskal Herriko historia hurbilean emakumeak izan duen paperari ere. Pertsonaien bidez, isiltasunaren eta erruaren pisua arakatzen du, erakutsiz nola biktimak askotan ikusezin bihurtu diren eta nola gizarteak aurre egin dien indarkeriari, justifikazio ideologikoari eta adiskidetzearen beharrari”.

Egile donostiarrak, baina, ama-alaba harremanaren garrantzia eta gerraosteko emakumearen rola ere erakusten ditu. “Ama figura klabe gisa agertzen da, euskal emakume askoren erresistentzia isila haragituz”.

You may also like

Mikel Etxaburu idazle bizkaitarrak ‘Manttalingo alaba’ poema liburua kaleratu du
Posted on 2024-04-24 by KulturSharea
Poemak musikatuz, Ondarroako idazleak ordubeteko emanaldi bat antolatu [...]
Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute
Posted on 2024-03-21 by KulturSharea
Gaztetxoentzako liburu honetan hegazkin baten irudia gelako lurrean [...]
La Furiak eta ØDEIk ‘Erro’ kanta eta bideoklipa kaleratu dute
Posted on 2024-03-15 by KulturSharea
La Furiak rap erritmoan ehuntzen du bere errealitatea, eta “pedigri [...]
Guda Dantza taldeak ‘Zenbat aldatu den dena’ abestia eta bideoklipa plazaratu ditu
Posted on 2024-03-12 by KulturSharea
Guda Dantza taldeko kideek kostunbrismo ariketa bat egin dute ”zenbat [...]
Herri Urrats jairako Neoma taldeak ondutako ‘Hor gaude’ abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Posted on 2024-03-08 by KulturSharea
Nerea Ibarzabal bertsolari bizkaitarra da hitzen egilea: "Ortzadarrari [...]

Page 6 of 60

Zabaldu: