Madeleine taldearen ‘Hura’ abestiaren bideoklipa ikusgai

Posted on 2019-01-10 by KulturSharea

Madeleine (Emo Rock, Donostia) taldeak 2018ko udazkenean argitaratutako Su hura diskoa aurkezteko biran murgilduta dago.

2018ko azaroan diskoko bigarren singlearen bideoa estreinatu zuen talde donostiarrak, Hura abestiarena. Lan hau Carles Pons Altimirak zuzendu zuen eta Albert Bada eta Lluís Campos Sos izan ziren argazki-zuzendari eta arte-zuzendari, hurrenez hurren.

Zuzendaria: Carles Pons Altimira

Argazki-zuzendaria: Albert Bada Leal

Arte-zuzendaria: Lluís Campos Sos

Ardi beltza: Imanol Saizar Mugica

Artaldea: Leire, Horna, Lusar, Joska, Ibon, Lluis, Carles, MADELEINE

Kanta 2017ko abenduan Gaztain Estudioetan grabatu zuten, Su hura (2018) bildumarako.

Grabaketa: Eñaut Gaztañaga.

Masterizazioa: Estanis Elorza (Dr. Master).

You may also like

Gorka Suaia eta Endika Lahaine ‘Herrima’ izeneko talde berriarekin datoz
Posted on 2019-12-19 by KulturSharea
Proiektu berriaren aurrerapen kantu gisa Chicago Boys  izenekoa [...]
‘Haien izenean’ dugu Beietz! taldearen kantu berria
Posted on 2019-12-19 by KulturSharea
Haien Izenean izeneko kantua dugu Beietz! taldearen Erraietatik lehen [...]
Eneritz Artetxe antzerkigileak ‘Karanbola hirukoitza’ saiakera aurkeztu du Ahotsenean
Posted on 2019-12-07 by KulturSharea
Eneritz Artetxe antzerkigileak euskarazko antzerkian lanean dabiltzan [...]

Page 43 of 62

Zabaldu: