‘Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez’ album ilustratua eta antzezlana aurkeztu dituzte

Harkaitz Canok idatzi du Fernando Bernuesek zuzendutako antzezlanean oinarrituta dagoen liburu hau eta Isabel Herguerak egin ditu ilustrazioak. Egitasmoak liburutegiei eta literaturari omenaldia egin nahi die, gazteak literaturaren mundura erakartzeko asmoz. 

Fernando Bernues antzerkigilearen ideia batean oinarrituta datoz gaur Donostian aurkeztu dituzten Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez izeneko album ilustratua (Erein) eta istorio bera kontatzen duen formatu txikiko antzezlana (Tanttaka Teatroa). Paperezko hegazkin batetik alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bidaltzen dio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak. Urte asko geroago, orain idazlea den alaba, liburutegira itzuliko da bere lehenengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko.

Harkaitz Canok idatzi du antzerki obran oinarrituta dagoen album ilustratu hau eta Isabel Herguerak egin ditu ilustrazioak. Egitasmoak liburutegiei eta literaturari omenaldia egin nahi die, gazteak literaturaren mundura erakartzeko asmoz. Canok azaldu duenez, “ohikoena izaten da liburu batean oinarrituta antzezlan bat egitea, baina, kasu honetan, alderantzizkoa izan da bidea: Lehenbizi antzezlana idatzi zen, gero liburua, eta antzezlanean bertan liburua aurkezten da. Beraz, horrelako jolas bat dago. Aurkezten den liburua benetako liburu bat da eta antzezlanean kontatzen dena liburuan kontatukoa da bere aldaketatxoekin”.

Hala, protagonista gerora idazle bihurtuko den haur bat da eta “idazle bihurtuko den haur hori marrazkilaria da, idazlea da eta aurkeztuko duen liburua berak idatzi du”, kontatu du egileak.

Antzezlanari dagokionez, Sara Cozar aktoreak Agata gorpuztuko du, liburuzaina, Miren Arrieta, berriz, alabaren gorputzean sartuko da eta Asier Hernandezek aitaren papera egingo du. Cozarrek azaldu duenez, dagoeneko pase batzuk egin dituzte euskaraz eta  umeek ere ikusi ahal izan dute obra lantaldea entseguetan egon denean. “Oso harrera ona izan du, umeek oso gustura hartu dute istorio berezi hau, gauza asko kontatzen duen istorioa delako eta oso obra landua delako. Oso gauza sakonak kontatzen ditu, literatura barnean sartzen da, emozioak… oso hunkigarria da istorioa.

Antzezlanaren euskarazko estreinaldi ofiziala abenduaren 11n izango da, Donostiako Santa Teresa komentuan.

You may also like

Mairu Antzerki Tailerrak otsailaren 27an estreinatuko du ‘Iluntzen’ antzezlana
Posted on 2021-02-10 by KulturSharea
Lesakako Harriondoa Kultur Etxean izango da estreinaldia, arratsaldeko [...]
Fito Rodriguezen ‘Hain zara eder’ emanaldia, Joe Cocker abeslariaren omenez
Posted on 2021-02-04 by KulturSharea
Iazko irailaren 7an Fito Rodriguezek Hain zara eder izeneko emanaldia [...]
Merina Gris taldeak ‘Saiatzen naiz’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2021-01-29 by KulturSharea
Ed Is Dead produktore ospetsuak ekoitzi du lan berria eta Izaro [...]
Grises taldeak ‘Galdu arte’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2021-01-27 by KulturSharea
Joan den urrian Azpeitian eskainitako kontzertuko irudiekin osatu du [...]
Ilargi abeslariak ‘Betirarte’ diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du
Posted on 2021-01-26 by KulturSharea
Ilargi abeslari gazteak Betirarte bere lehen diskoa izango den lehen [...]
Potx eta Lotx pailazoek ‘Txunpa Txun’ abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Posted on 2021-01-05 by KulturSharea
Urte berriarekin batera Potx eta Lotx pailazoek Txunpa Txun izeneko [...]

Page 25 of 56

Zabaldu: