Nafarroako Malerreka eskualdeko bizimodua islatzen duen dokumentala

Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak erreka bazterreko kantuak izeneko dokumentalaren bitartez, Malerreka, Bertizarana, Basaburu Txikia eta Sunbillako sehaskan sartzeko gonbidapena luzatu nahi dute bidasoa.info atarikoek.

XX. mandeko bertako ohiturak, lanbideak, sinesmenak eta bizimodua nolakoak ziren kontatzen duten 56 lagun elkarrizketatu ditu Maite Lakarrek dokumentalerako. Iratxe Eizagirre kazetariak berriz, off ahotsaz arduratu da.  Labrit Multimediak, bere aldetik,  gidoia, produkzioa, errealizazioa eta zuzendaritza lanak egin ditu. Malerrekako Mankomunitateak eta Euskara Zerbitzuak sustatutako proiektua da Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak erreka bazterreko kantuak dokumentala.

You may also like

‘Beldurrik gabe’ izeneko kantua aurkeztu du Xatiro raperoak
Posted on 2019-04-09 by KulturSharea
Bilboko abeslariak otsailean abiatutako proiektuaren bigarren kantua [...]
Nøgen taldeko ‘Keari’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Keari ‘Liv til døden diskoko Keari abestiaren bideoklipa aurkeztu du [...]
“Sormen begirada anitza, landua eta kalitate handikoa” Loraldia jaialdian
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa amaituta, balantzea egiteko [...]

Page 51 of 60

Zabaldu: