Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak erreka bazterreko kantuak izeneko dokumentalaren bitartez, Malerreka, Bertizarana, Basaburu Txikia eta Sunbillako sehaskan sartzeko gonbidapena luzatu nahi dute bidasoa.info atarikoek.
XX. mandeko bertako ohiturak, lanbideak, sinesmenak eta bizimodua nolakoak ziren kontatzen duten 56 lagun elkarrizketatu ditu Maite Lakarrek dokumentalerako. Iratxe Eizagirre kazetariak berriz, off ahotsaz arduratu da. Labrit Multimediak, bere aldetik, gidoia, produkzioa, errealizazioa eta zuzendaritza lanak egin ditu. Malerrekako Mankomunitateak eta Euskara Zerbitzuak sustatutako proiektua da Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak erreka bazterreko kantuak dokumentala.