Pertsonaia publikoen bizitza pribatuaz hausnartzeko eleberria ondu du Goiatz Labandibarrek

Eresia hil-kanta aitari da idazle oiartzuarrak gaur aurkeztu duen liburuaren izenburua eta pertsonaia publiko baten alabak bere aitaz pentsatzen duenaz hitz egiten du.

Gizon publikoen gabezia pribatuak, familia-ereduak, kausa nobleen alde sakrifikatzen direnak eta beste hainbat gai lantzen ditu Goiatz Labandibarrek Eresia hil kanta aitari nobela laburrean. Gaur aurkeztu du liburua Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik.

Egileak azaldu duenez, liburuan heriotza bat dago, baina heriotza hori aitzakia bat da pertsonaia publikoaren eta bere atzean dagoen pertsona pribatuari buruz hitz egiteko, edo batez ere bere ingurukoek zer sentitzen edo bizitzen dutenari buruz hitz egiteko”.

Aitzol Agirre Euskal Errepublikako lehenengo lehendakaria hil da. Politikari miretsia, plazagizon goraipatua, pertsona maitatua, militante konprometitua, lagun leiala, estatista zuhurra, herrizale suharra… Eta aita?

Agirreren alaba Talak urruntasun ironikoaren eta min esanezinaren artean biziko ditu aitaren heriotzaren dolu egunei dagozkien fase eta zeremonia guztiak: etxean, beilatoki intimoan, herriko hil-kaperan, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen biran, agur ekitaldi instituzionalean eta mendi tontorretan eskainiko zaion agur herrikoian.

Heriotza bat egon arren, idazleak tonu ironikoa erabili du nobela honetan, “Tala pertsonaia sinpatiko bat izan dadin irakurlearentzat”.

Labandibar Rebeca Solnit idazle eta kazetari estatubatuarraren liburu bat ari zen irakurtzen lan berriaren ideia sortu zitzaionean. “Halako batean, Solnitek berak Martin Luther King-en seme-alaben inguruan hausnarketa bat egiten zuen liburuan. Luther King ziurrenik aita txarra izango zela esaten zuen bertan, baina egin zuen lanaren onura garrantzitsuagoa zela, etxean egin ez zuena baino”. Hortik abiatuta sortu zituen Labandibarrek fikziozko egoera bat, pertsonaiak eta baita testuinguru fiktizio bat ere.

You may also like

Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko dokumentala sortu dute
Posted on 2018-12-05 by KulturSharea
What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez [...]
‘Käffka’ antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da
Posted on 2018-11-30 by KulturSharea
'Käffka' antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da Bilboko Pabellon [...]
Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, ‘Klika KORRIKA 2019’ abestiaren erritmora
Posted on 2018-11-29 by KulturSharea
Gaur aurkeztu dute 21. Korrikaren abestia Bilbon: Klika Korrika 2019 [...]
Diskorik “elektronikoena” argitaratu du Esne Beltza taldeak
Posted on 2018-11-29 by KulturSharea
Ni izeneko zazpigarren lana aurkeztu du gaur Esne Beltza taldeak. [...]

Page 56 of 59

Zabaldu: