Pettik 25 urteko ibilbidean ondutako abesti rockero eta potenteenak biltzen dituen zuzeneko diskoa plazaratu du

Posted on 2025-10-09 by KulturSharea

25 urte bete dira Petti musikari eta abeslariak bakarkako lehen diskoa argitaratu zuenetik. Urteurrena ospatzeko, ibilbide luze horretan sortutako abesti rockero eta potenteenak biltzen dituen zuzeneko diskoa aurkeztu du gaur, Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik.

Hasiera batean estudioko disko bat kaleratzea izan zen musikari nafarraren asmoa, baina egungo egoerak zuzeneko diskoa ontzera eraman zuen: “estudioko disko lasai bat argitaratzea baino, egokiagoa iruditu zitzaidan zuzeneko disko potente bat ateratzea, orain, gizartean, munduan… bizitzen ari garen egoeraren kontra zarata eta garrasi pixka bat egiteko”, adierazi du.

Diskoa zuzenean grabatzeko hiru kontzertu eman zituen Ataunen, Beran eta Hondarribian. Horretarako, Etxeko Uzta bandako kideez inguratu zen: Joseba Irazoki (gitarra), Ruben Caballero (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (bateria). Horretaz gain, Estitxu eta Jokin Pinatxo ere ondoan izan ditu Pettik.

Zuzeneko horiek grabatu ostean, entzunaldiak antolatu zituzten estudioan eta Hondarribian grabatutakoa izan da argitaratzeko hautatu dutena. Martxoan bertan edizioekin eta nahasketekin hasi ziren eta emaitza gaur aurkeztu duen lana da.

Guztira errepertorioko hamazazpi kantu bildu ditu binilo bikoitz eta CD formatuetan. Plataformei dagokienez, Berako musikariak diskoa Spotifyn ez jartzea erabaki du, Palestinarekin elkartasun keinu gisa.

You may also like

‘Kultur edukiak sarean’ solasaldia ikusgai
Posted on 2021-04-26 by KulturSharea
Armiarma.eus atariak literaturaren sarean 20 urte egin dituela aintzat [...]
Koro Navarrok ‘Fiesta. Eguzkia jaikitzen da’ liburua euskaratu du
Posted on 2021-04-23 by KulturSharea
(Argazkia: Erein) Koro Navarro itzultzaileak 'Fiesta. Eguzkia [...]
LKN kale artistaren lanak ikusgai jarri dituzte Iruñeko Kondestable jauregian
Posted on 2021-04-22 by KulturSharea
Erakusketak apirilaren 30era arte izango ditu ateak zabalik, Iruñeko [...]
‘Parez pare’, The Potes talde arrasatearraren bigarren diskoaren aurkezpen kanta entzungai
Posted on 2021-04-15 by KulturSharea
Parez pare izenpean dator The Potes talde arrasatearraren bigarren [...]
Xiberoots taldeak ‘Baga Biga Boga’ kantua sortu du Herri Urrats 2021 festarako
Posted on 2021-04-09 by KulturSharea
Xiberoots taldeak sortu du Herri Urrats 2021 Baga Biga Boga izeneko [...]
‘Erdu!’ I. Haur Antzerki Jaialdia apirilaren 23tik 25era izango da Bilbon
Posted on 2021-04-06 by KulturSharea
Kotondarrak, Behin bazen internet, Etxerik txikiena eta Kaskarot [...]
‘Tina txikia’, Kerobiaren ‘Konstelazioa’ biniloaren aurrerapen kanta
Posted on 2021-04-06 by KulturSharea
Kerobiaren 20. urteurrena ospatzeko Konstelazioa izeneko binilo [...]
Mikel Taberna idazleak ‘Arkanbele kantak’ poema liburua plazaratu du
Posted on 2021-03-31 by KulturSharea
Mikel Taberna idazle lesakarrak ‘Arkanbele kantak’ poema liburua [...]

Page 27 of 60

Zabaldu: