Ramon Olasagasti idazleak gazteei zuzendutako ‘Memoriaren giltza’ liburua plazaratu du

36ko gerra garaian, Ezkaba mendian zegoen kartzelako ihesaldian dago oinarrituta istorioa.

Memoria historikoaren gaia hartuta Ramon Olasagasti kazetari idazle eta itzultzaileak (Berrobi, 1972) Memoriaren giltza liburua kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Gazteei zuzendutako narrazio labur hau markaz betea dagoela dio Inazio Mujika editoreak, “markak diot liburuak 36ko gerraren garaiko istorio bat kontatzen duelako, Iruñean kokatua”.

Indio eta Tania nerabeak dira istorio honetako protagonistak, bata Txantrea auzokoa, bestea Nikaraguan jaioa eta biak mundua ikusten ikasten ari direnak.

Pertsonaia horiek sarri ibiltzen dira Ezkaba mendiko baso, bidezidor eta hegietan, zer suma, zokomiran. Arratsalde batean ikusitakoak, ordea, asaldatuta utzi ditu erabat. Eskeleto batzuk ikusi dituzte eta baita gizon-emakume horien hezurren artetik atera duten botila ere. Ondoko egunetan, beste aurkikuntza garrantzitsu bat egingo dute Zubixarreko siman: giltzatzar herdoildu bat.

Ezustean, iraganeko hainbat pasarte ilunen ateak zabalduko dizkie giltza horrek: Ezkabako gotorlekua espetxea zen garaian gertatu zen ihesaldi harrigarriaren berri jakingo dute, eta giltzapean egondako memoriak askatzen lagunduko dute.

Olasagastik historialariek kontatutakoa hartu du oinarri gisa ipuina ontzeko. Bere ustez, “lan handia egin dute historia hau guztia jasotzen. Gertatutakoak, mugitu eta ukitu egiten nau eta ipuin hau ariketa xume bat da irakurlea gertatutakoarengana gehiago gerturatzeko. Bere txikian, memoria horri eusteko”.

You may also like

Korrikak baditu kantua eta bideoklipa, Sustrai Colinak idatzi du letra eta Nerea Urbizurena da musika
Posted on 2021-12-16 by KulturSharea
Sustrai Colina bertsolariak idatzi du HitzEkin abestiaren letra eta [...]
Ekaitz Sirvent itzultzaileak Antonio Gramsciren ‘Kartzelako gutunak’ liburua euskaratu du
Posted on 2021-12-16 by KulturSharea
Katakrak argitaletxearen eskutik ikusi du argia liburuak. Lanak [...]
Eñaut Elorrietak ‘Inesa Gaxen’ kantuaren moldaketa egin du Uxue Alberdirekin batera kantatuz
Posted on 2021-12-15 by KulturSharea
2019an Eñaut Elorrieta musikariak abiatu zuen Irteera Argiak biraren [...]

Page 16 of 56

Zabaldu: