Ruper Ordorikaren ´Joan soseguz´ aurrerapen kantua entzungai

Posted on 2018-11-06 by KulturSharea

Bakarka izeneko diskoa kaleratuko du egun batzuk barru Ruper Ordorikak efa aurretik lanaren aurkezpen kantua sarean jarri nahi izan du.

Pieza berri hau ahots eta gitarraren laguntza finarekin soilik moldatua izan da. Azken urteotan Ordorikak zuzeneko emanaldietan jorratu duen esperientzia gustagarriaren ondorioa da, dionez, “horrelako kontzertuetan giro ezin aproposagoa sortzen delako kantuaren jario naturalaz ohartzeko; eta kantuek, bailaratik behera bere bidea irekitzen doazen errekastoak balira bezala, tematsu egiten dute aurrera, euren oihartzunarekin gure mundu txikia biltzen dutela”.

You may also like

Bilboko San Frantzisko auzora itzuli da Jon Arretxeren Toure detektibea
Posted on 2022-11-27 by KulturSharea
Prostituzioaren lege berriak nola eragingo duen Bilboko San Frantzisko [...]

Page 13 of 59

Zabaldu: